Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketeak 27. edizinoan parte hartuko daben 38 taldeak aukeratu ditu

Bizkaie! 2015-07-13 14:23   Musikea

Danetara, 643 taldek emon dabe izena lehiaketan parte hartzeko, aurreko edizinoan baino % 4 gehiago, gitxi gorabehera. Lehiaketearen modalidade guztietan egin dabe gora inskripzinoek. Kontzertuak irailean, urrian eta zemendian izango dira.

Javier Krahe kantautore madrildarra hil da

Bizkaie! 2015-07-13 10:53   Musikea

Abeslariak 35 urte baino gehiago emon ditu oholtza gainean eta, danetara, 1.500 kontzertu, 14 disko eta 150 abesti egin ditu. Azken kontzertua joandako bagilaren 28an emon eban A Coruñako Boiro udalerrian, A Pousada Das Ánimas izeneko areto txikian, azken 20 urteotan, urtero sasoi honetan, hutsik egin ebarik emoten eban kontzertuan.

Euskal Herriko Gazte Orkestreak udako kontzertuak prestetako egonaldia hasiko dau Eibarren

Bizkaie! 2015-07-10 14:20   Musikea

Historiako programa musikal gatxenetakoa eskainiko dau EGOk aurtengo udan, P.I. Tchaikovskyren seigarren sinfonia (Patetikoa) eta Jesus Guridiren Hamar euskal melodia obrakaz. Kontzertuak Bilboko Euskaldunan (hilaren 19an), Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean (20an), Donostiako Victoria Eugenian (21ean) eta Gasteizko Principalen (22an) izango dira; saio guztiak 20:00etan hasiko dira.

Garagarrilaren 16tik 18ra, Maceo Parker, Eric Sardinas eta Davina & The Vagabonds izango dira Getxon

Bizkaie! 2015-07-08 16:17   Musikea

Barikuan, hilak 17, Maceo Parker funk musikaren mitoa dator Getxora. Zuzenezko saioetan kalidadea eta dibersinoa dira nagusi eta kontzertuetan lau hamarkada baino gehiagotan landutako trebezia eta maisutasuna erakusten ditu. James Brown handiaren bandako taldekidea izan zan eta artista eta banda ospetsuakaz ibilitakoa da

Mana taldeak irailaren 8tik 9ra aldatu dau Barakaldoko BECen emongo dauen kontzertua

Bizkaie! 2015-07-08 13:52   Musikea

Agenda arrazoiakaitik, Mana talde mexikarrak irailaren 8tik 9ra atzeratu dau Barakaldoko (Bizkai) Bilbao Exhibition Centre (BEC) guneko Bizkaia Arena pabiloian Cama Incendiada Tour izeneko birearen barruan eskainiko dauen kontzertua.

Maciek Wojcieszuk Quintet taldeak irabazi dau Getxoko 39. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketea

Bizkaie! 2015-07-06 10:18   Musikea

Maciek Wojcieszuk Quintet poloniar bandeak irabazi dau Getxoko 39. Nazinoarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketea. Bigarren saria EYM Trio talde frantziarrarentzat izan da eta Maxime Bertonek, Grzegorz Wlodarczyk Quinteteko saxo-jotzaileak eskuratu dau bakarlari onenari emoten jakon saria. Cifu Publikoaren sariari jagokonez, EYM Trio izan da irabazlea eta zaleek talde horretako piano-jotzailea, Elie Dufour, hain zuzen, izentau dabe musikari onena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Benito Lertxundi eta Gaudeamus Korala, besteak beste, Bermeoko XXX. Nazinoarteko Musika Astean

Bizkaie! 2015-07-02 16:34   Musikea

Bermeoko XXX. Nazinoarteko Musika Astean hainbat estilotako sei kontzertu entzun ahal izango dira abuztuaren 1etik 7ra; Benito Lertxundi, Gaudeamus Korala, Miquel Bofill Sax Quartet eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren kontzertuakaz disfrutetako aukera parebakoa eskainiko deutse 30 urte beteten dituan Bermeoko Musika Asteak hurreratzen diran guztiei.

Getxoko 39. Jazzaldia Avishai Cohen tronpeta-jotzaileagaz hasiko da

Bizkaie! 2015-07-01 10:21   Musikea

Getxoko Jazzaldiaren 39. ekitaldia garagarrilaren 1ean, eguaztenean, hasiko da artista handiz eta talde gaztez beteriko programeagaz. Lehenengo egunean Avishai Cohen tronpeta-jotzailea izango da protagonista nagusia (Biotz Alai plazan, 22:00etan).

Perhaps Contraption da Amorebieta-Etxanoko Haizetara, Banda eta Kaleko Musikearen X. edizinoko irabazlea

Bizkaie! 2015-06-22 10:20   Musikea

- Lehiaketaren sari nagusia : Perhaps Contraption. 12.000 euroko saria.
- Ikusleen sari berezia: The What Cheer? Brigade. 5.000 euroko saria.
- Instrumentistarik onenarentzat saria 1.500 euro: François Piriou (NoWater Please). Interkable enpreseak emoten dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskadiko jazz denporaldia Getxon hasiko da, garagarrilaren 1etik 5era

Dabi Piedra Robledo 2015-06-17 15:37   Musikea

Ziklo nagusian, Biotz Alai plazako eszenatokian, Avishai Cohen israeldarra izango da lehenengoa, garagarrilaren 1ean. Hilaren 2an, Nettwork izeneko laukotearen txandea izango da. Nettworkeko partaide guztiak ospe handikoak dira: Stanley Jordan, Casimir Liberski, Charnett Moffett eta Jeff Watts. Hilaren 3an, Joe Lovano Quartet izango da Getxon eta, biharamunean, The Stanley Clarke Band. Amaitzeko, Madeleine Peyroux izango da Biotz Alain, 5ean.

Ruper Ordorikak Adarra Saria jasoko dau Victoria Eugeniako kontzertu berezian

Bizkaie! 2015-06-16 12:28   Musikea

Sari honegaz 1980an argitaratutako Hautsi da Anphora disko historiko haretatik, gaur egun arte bere kantuen kalidadeaz aparte, Ruper Ordorikaren ibilbidearen seriotasuna, bere jarrera artistikoaren modernotasun berezkoa eta konpositore lez egin dauen lanaren sakontasuna saritzen da, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oskorriren agurra, 40 urteko ibilbidearen ostean

Bizkaie! 2015-06-16 10:46   Musikea

Oskorri musika talde bizkaitar mitikoak agur esango dau aurten, eta taldeak bertan behera itxiko dau bostehun bat kanturen ondarea eta 40 urteko ibilbidea datorren zemendian. Taldeak agurreko zazpi kontzertu emongo ditu iraila eta zemendia bitartean. Getxo Folk jaialdian, irailean, hasiko du azken birea, eta zemendian emongo dau azkeneko kontzertua, Bilboko Arriagan.

Bob Stroger protagonista Hondarribian

Bizkaie! 2015-06-15 15:31   Musikea

Ikusmin handiena piztu dauenetako bat Bob Strogerren iragarpena izan da. Jaialdian aurretik egondakoa da baxu-jotzaile mitikoa, baina aurten Hondarribia Blues saria jasoko dau, bere ibilbide joriaren goresgarri. Howlin’ Wolfekin, Muddy Watersegazeta beste artista askogaz ibiliaren porasuz eratu eban bere estiloa 1930ean jaiotako musikariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aiama Quartet, Federico Nathan Quinte eta Maciek Wojcieszuk Quintet Bermeoko XVIII. Jazzaldian

Bizkaie! 2015-06-12 15:41   Musikea

Bermeoko XVIII. Jazzaldiak garagarrilaren 1etik 3ra hiru kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu. Aurten Jazzber jaialdi honetan Amaia Izarzugaza bermeotarra buru dauen Aiama laukoteak, Uruguayko erritmoak nagusi dituan Federico Nathan boskoteak eta Maciek Wojcieszuk  boskoteak parte hartuko dabe. Kontzertu guztiak Kafe Antzokian izango dira 20:30ean eta sarrerea doban izango da.

Ruede Hagelstein, Berlingo gaur egungo azpikulturearen eredu, Bilbon izango da Art After Dark ekimenaren barruan

Bizkaie! 2015-06-12 10:21   Musikea

Ruede Hagelsteinen musika elektronikoagaz emongo jako amaierea denporaldi honetako Art After Dark egitarauari. Hagelstein Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan izango da bagilaren 12an, gauerditik aurrera. Berlingo underground azpikulturearen liderretako bat da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Udal Musika Bandeak 120 urte egin ditu asteon

Bizkaie! 2015-06-11 18:35   Musikea

1895eko bagilaren 9an, José Sainz Basaberen zuzendaritzapean, Bilboko Udalaren Musika Bandeak bere lehenengo kontzertua emon eban Arenalean. Ordutik Bilboko leku enblematiko hori Bandearen ohiko eszenatokietako bat izan da.

Euskal Herriko Musika Bulegoa martxan

Bizkaie! 2015-06-10 17:22   Musikea

Erakunde barriaren helburuen artean dagoz, sektorearen eta honen zerbitzuen alkargune izango dan espazio bat eregitea, eta euskal musikearen kalidadezko irudia proiektauko dauen marka bat sortzea. Horreez gan, sektorearen intereseko ekintza eta proiektuak garatzeko aukerea eskainiko dauen tresna eta zerbitzu publikoa, kulturala eta edegia izateko bokazinoagaz jaio da proiektua.

Enrike Solinísen Euskal Barrokensenble Jordi Savallen zigiluagaz CD bat argitaratzen dauen kanpoko lehen taldea da

Bizkaie! 2015-06-10 13:54   Musikea

Enrike Solinísen Euskal Barrokensemble, Alia Vox zigiluak osotzen dauen musika historizismoaren Olinpoan sartzeko ohorea dauen lehenengo taldea da, eta hori oso aurrerapausu garrantzitsua da bere ibilbidean. Euskel Antiqva-El Legado musical del País Vasco izenburuko diskoak 23 pieza jasoten ditu, gehienak XV. eta XVI. mendeetakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Berri Txarrak eta Rise Against alkarregaz egongo dira BECen urrian

Bizkaie! 2015-06-10 11:12   Musikea

Berri Txarrak talde nafarrak Barakaldoko Bilbao Eshibition Centre erakustazokan kontzertua emongo dau urriaren 4an, Rise Against estadubatuarrek konbidauta. Kontzertua ikusteko lehenengo 3.000 sarreren salneurria 36 eurokoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

I. Batera Rock Eguna ospatuko da Bermeon datorren zapatuan

Bizkaie! 2015-06-09 12:39   Musikea

Nuntxaku Kultur Elkarteak, Beleza Malandra Ateneo Kulturalak eta Bermeoko Kafe Antzokiak I. Batera Rock Eguna antolatu dabe datorren zapaturako, bagilaren 13rako, Trigger Travis, El Desvän del Macho, Perlak, Villapellejos, Capitán Entresijos, Los Amantes eta Fabuloso Combo Espectro taldeakaz.