Bilboloop zemendiaren 3an abiatuko da

Bizkaie! 2017-10-31 10:39   Musikea

Musika independentea ardatz, Empty Files eta Jerry Williams dira bertan joko daben taldeetako batzuk.

20 eta 40 urte bitarteko herritarrei zuzenduta dago batez be Bilboloop jaialdia. Honetan, musika independentea eta doinu elektronikoak dira ardatza. Aurten egun bitan banatu dabe egitaraua: zemendiaren 3an eta 18an, eta ohikoa dan legez, Bilboko Kafe Antzokian izango dira atondutako ekimen gehienak.

Bariku honetan izango da lehenengo eguna, bertan Klangstof norvegiarrak, Empty Files bilbotarrak eta Sweat erresuma batuarrak igongo dira oholtzara. Zemendiaren 18an, aldiz, Cavaliere bilbotarrek, Jerry Williams erresuma batuarrek eta Hinds espainiarrek joko dabe.

Kafe Antzokitik kanpo, Bilboko Ambigu tabernan, aurreko edizinoan Imanol Aldonza argazkilariak hartutako irudiak ikusgai egongo dira, hilaren 2tik, eguenetik, aurrera.

2002. urtetik hona, Pitch Producciones arduratzen da antolakuntzeaz, zirkuitu komertzialetara jauzia emon ez daben pop musikako eta musika elektronikoko taldeak aurkezten ditu zuzenean, eta tokiko taldeek eta nazinoarteko beste batzuekaz batera jotzen dabe bertan. Modu horretan, horreei aukerea emoten jake musika-panoramako artista ospetsuakaz agertokia partekatzeko, eta ezagutzera emoten dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu