Musikarien Eguna ospatuko dabe eguaztenean Bilbon

Bizkaie! 2017-11-20 11:59   Musikea

Uriko Ganbera Musika Alkartearen 40 urteurrenagaz bat eginez atondu dabe emonkizuna.

Emonaldia Indautxuko El Carmen aretoan egingo dabe, arrastiko 20:15ean eta sartzea dobakoa izango da. Daniel Garay zuzendariaren aginduetara, errepertorioak Frantziako, Italiako eta Ingalaterrako barrokoko piezen aukeraketa zaindu bat jasoko dau, Charpentierren, Vivaldiren eta Haendelen pieza ezagunenetako batzukaz.

Horrezaz gan, kontzertuaren parte bat zinemako soinu banda handiei eskainiko deutsie, Morricone, Hermman edo Bernstein maisu handien piezakaz. Musikari horreek produkzino lan handien soinu bandak idatzi zituen, La Misión, Psicosis eta West Side Story, besteak beste. Emonaldia euskal musikearen klasiko bigaz amaituko da: Xabier Leteren Xalbadorren Heriotzean eta Ezkurraren Sustraiak.

Ganbera Musika Alkartea 1977an sortu zan Bilbon, ahozko musikazale talde batek bere amesa gauzatzea erabagi eta abesbatzea eratu ebanean. Lehenengo emonaldia 1977ko apirilaren 1ean egin eben eta urtebete geroago, Bilboko Ganbera Orkestrea sortu zan.

Lau hamarkadetan AMCBk ehunka kontzertu eskaini ditu. Bertan musika gregoriarra, folkorikoa, zein erlijiosoa landu izan dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu