Ze Esatek! taldearen 'Ibilita ikasten da erortzen' lan barria kalean

Bizkaie! 2017-11-16 12:08   Musikea

Diskorik rockeroena plazaratu dabe Baga Biga diskoetxearen eskutik.

Ze Esatek! taldea (Argazkia: Eider Iturriaga) | Ikusi handiago | Argazki originala

2009an emon zituan Ze Esatek! taldeak bere lehenengo pausuak eta sasoi hareetan ska estiloa zan nagusi Donostiako musikarien kantuetan. Denporeagaz, ostera, beste estilo batzuk nagusitu dira eta bosgarren disko honetan rock doinuak gailendu dira. Baga Bigatik azaldu dabenez, taldearen lanik egurzaleena da honakoa: punka, rocka, punk melodikoa, rock melodikoa, hard-corea, hard-core melodikoa, pop-punk, pop-punk melodikoa… entzun daitekez. Halandaze, euren betiko alaitasunari eutsi deutsie lan barrian be.

Ibilita ikasten da erortzen Higain estudioan grabau eta nahastau dabe uda honetan Haritz Harreguy teknikariagaz. Masterizazinoa, barriz, Juan Hidalgok egin dau Mastertips estudioan.

Lan barrian hainbat musikarik kolaborau dabe: Alex Sardui (Gatibu), Pello Armendariz (Skakeitan), Jone Koban, Libe, Garazi Eraulek…

Era berean, Sustrai Colinak hiru abestitako berbak egin ditu eta kantu horreetako batetik hartu dabe, hain zuzen be, diskoaren izenburua. Bertsolariak ez eze, Andoni Mujikak be beste pieza baten letrak idatzi ditu.

Ibilita ikasten da erortzen Durango Azokako Ahotsenean aurkeztuko dabe zuzenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu