Gitarra elektrikoa eskuan dator Joseba Tapia
2017-11-09 09:37 MusikeaBesamotzak da lan barriaren izena eta gaurkotutako 11 bersino jasoten ditu.
Txikitatik jo izan dau trikitixea Joseba Tapiak eta orain arte ibilbide luzea egin dau musika tresna horregaz. Orain, barriz, baztertu eta gitarrista moduan estreinauko da disko barrian. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeagaz kaleratu dau Besamotzak lana.
Lasartearrak aspalditik izan dau tratua gitarreagaz, baina beti bigarren mailan. Halan da ze, trikitixea ez dau guztiz isilarazoko lan barrian, bere presentzia, apalagoa bada be, igarriko dau entzuleak. Tapiaren arabera, esperimentu estetiko bat dago honen atzean. Kantagintzeari jantzi barri eta desbardin bat emoten deutso eta horregaz batera indarra. Tapiak publiko zabal batengana heldu nahi dau barrikuntza honegaz.
Lan barrian, alboan izan ditu Iker Uriarte bateria-jolea eta Iñigo Telletxea baxu-jolea. Musikari honeekaz biokaz sortu eban joan dan urtean Besamotzak taldea, agertokietan ibilteko gogoak bultzatuta. Txuma Murugarren, Dani Narbarte eta Maider Ansa abeslariek be parte hartu dabe diskoan.
Hilebete emon dabe Katarain estudioan bildumako hamaika kantuak grabetan. Tapiak bakarlari moduan kaleratutako aurreko sei diskoetan dagozan abestiak aukeratu ditu, gehienak Real Politik bildumakoak.
Tapiak betidanik egin dau musika ausarta, bildurrik bakoa, naturala eta disko barriagaz be bardin antzean dator, izan be, betiko estilo animoso, jantzagarri eta zirikatzaileari eutsi deutso musikariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!