Joseba Gotzon bizkaitarrak euskerea daroa Latinoamerikara
2017-10-31 08:13 MusikeaEuskal futbol selekzinoak 1937an egin eban birearen 80. urteurrenagaz bat eginez, Joseba Gotzonek Argentina, Txile eta Kuban kantauko dau.
Euskerea gure mugetatik kanpora eroatea ez da txarra, izan be, hurrengo bi hilebetez Joseba Gotzon bizkaitarra Argentina, Txile eta Kuban ibiliko da. Gotzonek, bere azken lana, Desiraren Kaia diskoa tarteko dala, zemendiaren 2an, nazinoarteko bireari hasierea emongo deutso, Euskal futbol selekzioak, 1937. urtean, gerra zibil garaian, egindako birearen 80. urteurrenagaz bat eginez.
Portugaleteko artisteak, euskal selekzinoagaz lotura berezia dauenak (100 urte. Euskal Futbol Selekzioa, 1915-2015 liburuaren sortzailea da), Latinoamerikatik 10. bireari ekingo deutso. Ganera, Desiraren Kaia aurkeztuko dau, Erotisme haren lanaren euskerazko bersinoa. Idazle eta abeslariarentzat, euskerea munduan zehar eroatea harrotasun handia da eta hizkuntzak itsasoaren beste aldean dauen harrera ona goraipatzen dau. Diasporearen ondorengoei oroimina pizten deutse, naiz eta urteak aurrera egin beti gogoan ditue arbasoen bizipenak.
Holan ba, Joseba Gotzonek era batean edo bestean euskal artistek euskerea atzerrian zabaltzeko egiten daben lana aldarrikatzen dau; 2000. urtetik aurrera, Euskaditik kanpo emoten dodazan kontzertuak nire ekintzaren % 90 dira. Izan be, Joseba Gotzonek 30 urte daroaz agertokiz agertoki; Georgia, antxinako sobietar errepublikan abestea, adibidez, esperientzia berezia izan zan, sano hunkigarria.
Kontuak kontu, Kuban, abeslariaren bisiteak La Habanako Euskal Etxearen 140. urteurrenagaz bat egingo dau eta, beraz, ekitaldia bikotxa izango da.
Azken buruan, erromantikotasuna eta sensualidadea Desiraren Kaia lanaren elementu nagusiak dira. Idazle eta abeslari portugaletetarrak, ganera, abesti barriak barru-barruko formatuan aurkeztuko ditu: bakarkako emonaldiak eta formatu akustikoan egingo ditu gitarrearen laguntzaz. Diskoko abestiek, pop-a baztertuz, rock trazea hartzen dabe: Erritmoak intensidade gorabeheratsuak eta aldakorrak ditue, erotismoagaz pasetan dan legez, azaldu dau.
Argentina – Txile datak
- Zemendiak 2
SAN LORENZO (Argentina). Boedo Roberto Pando Estadio Kiroldegia.
- Zemendiak 4
VILLA PUEYRREDON (Argentina). El Alambique Antzerkia.
- Zemendiak 5
ROSARIO (Argentina).
- Zemendiak 8
SAN NICOLÁS DE LOS ARROYOS (Argentina). José Félix Bogado Udal Entzungela.
- Zemendiak 17
VIEDMA.
- Abenduak 2-3
SANTIAGO DE TXILE (Txile).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!