Martiaren 3tik 11ra egingo da Gernikako Lekuek jaialdia

Bizkaie! 2018-01-09 10:54   Musikea

Glaukoma, Balerdi Balerdi eta Anita Parker dira bertan joko daben taldeetako batzuk.

Anita Parker taldea | Ikusi handiago | Argazki originala

Egitaraua oraindik guztiz zehaztu barik daukien arren, antolatzaileek Gernikako Lekuek festibalean joko daben taldeetako batzuk ezagutzera emon ditue dagoeneko. Horreen artean dagoz oraintsu diskoa kaleratu daben Anita Parker eta Glaukoma taldeak. Nudozurdok, The Reverend-ek Shawns Amos-ek eta Balerdi Balerdik be joko dabe herri honetako hainbat oholtzatan.

Jaialdiaren filosofia uri guztira zabaltzeko asmoz, Gernikako hainbat lekutan izango dira emonaldiak. Besteak beste, Astran, Iparragirre Rock aretoan, Trinkete anti-txokoan, tabernetan eta Lizeo Antzokian. Proiekzinoak, tailerrak eta erakusketak be egongo dira, egitarau nagusiaren osogarri. Inguruko talde eta alkarteen laguntzinoa ezinbestekoa izaten da jaialdi hau aurrera eroateko.

Bosgarren edizino honetako egitaraua eta ordutegiak hurrengo asteetan zehazten joango dira Gernikako Lekuek festibaleko arduradunak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu