Musikari gazteen topaketea hartuko dau Bilboko Hika Ateneoak

Bizkaie! 2017-12-27 13:25   Musikea

GazTEEN Musika Festa abenduaren 29an eta 30ean izango da.

Musikearen munduan bidea egin nahi daben sortzaile gazteen topaketea izateko eratu dabe GazTEEN Musika Festa, alkar ezagutu eta alkarregandik ikasteko. Antolatzaileek dinoenez, musikari bakotxak bere lana erakusteko tartea izango dau, baina topaketearen helburua ez da lehiaketea antolatzea, danen proposamenak entzuteko aukerea emotea baino. Lehiaketea barik, ospakizuna izango dala dinoe, 12 eta 20 urte bitartekoentzat atondutakoa.

Barikuan, hilaren 29an, arratsaldez egingo dabe topaketea. Zapatuan, ostera, goiz eta arratsaldez. Batez be, musikarien erakustaldiek hartzen dabe egitaraua, baina bestelako jarduera batzuk be badagoz, berbarako, zapatuan, Loop tailerrean parte hartu ahal izango dabe gazteek, Ibon Urizar Amorante-k gidatuta, euskeraz. Abestiak sotzen tailerra, hori be zapatu goizean, elebiduna izango da eta Maria Eraña, Josu Pintor eta Iker Álvarez ibiliko dira irakasle. Abestietako berbak egiten erakutsiko dabe.

Ruidorama izeneko jardueran, bestetik, zarata eta soinuen bidezko esperimentazinoan trebatu daitezan animauko ditue gazteak, edozein soinu musikea egiteko aproposa izan leiteke eta. Fabián Morales-Sánchez gidari dala, gaztelaniaz izango dira saioak, barikuan zein zapatuan.

GazTEEN Musika Festa dobako jarduerea da eta tailerretan izena emon nahi dabenek gazteenmusikafesta@gmail.com helbidean eskatu leikiez argibideak.

Hika Ateneoa Bilboko Ibeni moilan dago, Atxurin, San Anton zubiaren alboan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu