Willis Drummondek birea egingo dau Japonian

Bizkaie! 2018-01-23 10:57   Musikea

Hirukote formatuan joko ditu lau kontzertu.

Joseba Baleztenak taldea itxi dauela eta, orain hirukotea da Willis Drummond. Formatu hori estreinauko dau zezeilaren 10ean, Baionan eskainiko dauen kontzertuan eta, ondoren, Japoniara joango dira gaur egungo hiru kideak, lau kontzertuko birea egiten.

Taldekideek adierazo dabenez, Willis Drummond sortu zanean be hirukotea zan, baina gero beste taldekide batzuk heldu ziran eta boskote zein laukote izan da luzaroan. Joseba Baleztenari agur berezia egin eutsien urtarrilaren 6an Bilboko Kafe Antzokian. Hasierako izakerara bueltau eta hirukote formatu horri eustea erabagi dabe.

Gauzak aldatu egiten dira, baina motibazinoari eta energiari hasierako moduan eusten deutsie, taldekideek sare sozialen bidez aazaldu dabenez. Entseguetan gustura ibili ei dira hirukotean, eta zuzeneko emonaldietan joteko gogoz dagoz, bai Baionan, baita Japan Tour 2018 izenburuko biran be.

Japoniako lehenengo kontzertua Shibuyako Lush aretoan joko dabe, zezeilaren 13an. Ondoren, egun gitxi batzuetako deskantsua hartu eta hiru emonaldi gehiagotan parte hartuko dabe: Shinjukuko Motion gunean hilaren 17an; atzera uri berean, baina Café Lavanderian 18an; eta amaitzeko, 19an, Shimokitazawako Three aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu