Juanjo Elezkano abade musikariak disko barria atera dau

Bizkaie! 2018-01-19 10:50   Musikea

Eleizan kantetako aproposak diran abestiak dakarz Jainkoa gurekin dugu lanak.

Urteotan lan barririk plazaratu ez dauen arren, jo eta su ibili da Juanjo Elezkano abesti barriak sortzen. Azkenean, hiru urteko lan horren emoitzea plazaratu ahal izan dau, bere 12. diskoa, Jainkoa gurekin dugu. CDan 23 abesti sartu ditu, eleizan edo alkartasunezko giroan kantetako aproposak.

Elezkanok azaldu dauenez, fede ibilbidean lagungarri izateko kantak doguz, ospakizun, eleizkizun zein mezatan erabilgarriak. Akorde errazen bitartez, gitarraz laguntzeko eta ikasteko arazorik bako musikak dira gehienak, herriak laster bereganatzen dituanak.

Zestoako Gaztain estudioetan grabau dau Elezkanok diskoa, bere ahots eta gitarreagaz, konponketak eta nahasketak bertan eginaz. Euskeraz halako eskaintzak urriak dira eta gustora hartzen dira holako ekimenak, apaltasunean fedea konpartiduteko poema musikatuak, dinoe diskoa aurkezteko oharrean. Abestien berbetan agirikoa da beharrizanean dagozanen aldeko aukerea, Elezkanok lantzen dituan baloreak diran ezkero.

Jainkoa gurekin dugu diskoko musikea zuzenean aurkeztuko dau Juanjo Elezkanok, zapatuan, hilak 20, Lemoako parrokian emongo dauen kontzertuan. 19:00etan hasiko da eta sartzea libre izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu