Erritmo zorrotzagoak dakarz Skasti taldeak bere laugarren lanean

Bizkaie! 2018-01-24 12:19   Musikea

Ye izeneko diskoa Baga Biga diskoetxeagaz kaleratu dabe.

Orain arte jantzarako doinuak nabarmendu dira talde zarauztarraren kantuetan. Skasti alaia, apala eta jai girorako aproposa izan da beti. Ye da euren laugarren diskoa eta bertan indie, erritmo baltzak, funkia, rocka, rock alternatiboa era gardenean erakusten ditue. Euren helburua musikea egitea da, marka barik, jentearen esku jarten dabe etiketea ipintea. Halandabe, lan barria gordinagoa dala argitu dabe.

Injustizia txikietan erreparau dabe diskoara batutako hamahiru kantuetan; berbarako,  hartu-emon toxikoak edota teknologia barrietatik aldentzeko beharrak dira abestietako gai batzuk.

Hasieran, 21 abesti sortu zituen disko barrirako, baina azkenean hamahiru aukeratu ditue. Igazko udan grabau zituen.

Skasti orain dala hamahiru urte sortu eben zarauzko zortzi musikarik, sasoi haretan oso gazteak ziran eta lehen eta orain entzuten daben musikea aldatu dala autortu dabe, horrek eragina izan dau euren sorkuntzan.

Taldeak zezeilaren 3an aurkeztuko dau Ye diskoa Gasteizen, eta 22an Bilboko Kafe Antzokiko oholtzara igongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu