Porco Bravo-k agur esango dau aldi baterako
2018-01-18 10:56 MusikeaPulpofest jaialdian eskainiko dabe euren azken kontzertua, zezeilaren 17an, Bilbon.
Asier Martinez Mintegia taldeko gitarra-jotzailea hil zanetik urtebetera, taldeak Bilboko Santana 27 aretoko oholtzara igongo dau azkenengoz, zezeilaren 17an. Etenaldi muga bakoa iragarri dabe Barakaldoko musikari honeek eta zuzenekoa euren teldekidea izandakoa omentzeko erabiliko dabe.
Taldeak ehunka zuzeneko eskaini ditu azken denporaldi honetan eta, dinoenez, hamarkada oso baten ibili dira gelditu barik eta urte gogorrak izan dirala autortu dabe. Euren ibilbidean lortutako guztiaren ganean gogoetea egiteko unea heldu jakela uste dabe. Etapa baten amaierea izango da beraz, Bilboko kontzertua.
Jaialdi berezia izango da Pulpofestekoa, izan be, Porco Bravo ez da agertokira igongo dan talde bakarra izango: Motociclon, Desakato eta The Riff Truckers bizkaitarrak be izango dira bertan joten.
Zezeilaren 17ko kontzerturako sarrerak salgai dagoz jada taldearen webgunean eta egunean bertan be eskuratu ahal izango dira txarteldegian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!