Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak diskoa kaleratu dau
2018-01-18 11:34 MusikeaJaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra izeneko lana zazpi abestiz osotuta dago.
Urko Gonzalezek (FDLN) eta David Rodriguezek, 2016an alkarregaz Kid Midi & Bang! Vega lana argitaratu ostean, Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldea sortu dabe. Proiektu honen barruan, bikote bilbotarrak bere lehenengo lana plazaratu dau, Taupaka diskoetxeagaz, Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra izenpean.
Proiektu honetan, fikzinozko persona bi agertzen dira eta horreek Estadu Batuetan 80ko hamarkadan jorratu ziran soinu eta tematiken bila ibili dira. Abestietan jarrera lehiakorra, delinkuentziaren apologia eta diruaren goraipamena egin dabe eta Ipar Ameriketako Hip Hop klasikoei be gorazarre egin deutsie hainbat erreferentziaren bidez. Hori guztia euskal kulturea eta bizimoduagaz nahastau dabe G-Folk-a sortzeko prest, Californian sortutako G-Funk (Gansgta funk) soinuaren omenez.
Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra diskoa zazpi abestiz osotuta dago eta bertan, erritmo gogor eta berba gordinakaz batera, kaleko bizimodua be islatzen da, baita drogen ganean sortzen diran harremanak eta raparen barruan tradizionalak diran ego trip-a eta lehiakortasuna be.
Diskoagaz batera bideoklipa be ikusi leiteke hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!