Bilboko Udal Musika Bandeak urte barriari ekingo deutso domekan
2018-01-19 11:01 MusikeaEuskalduna Jauregian izango da euren lehenengo emonaldia.
Domeka honetan, hilaren 21ean, Bilboko Udal Musika Bandea agertokietara bueltauko da 2018ko lehenengo kontzertua eskaintzeko. Rafael Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren batutapean eta José Miguel Rochina tuba bakarlariagaz batera, 45 musikari baino gehiagok, bandako musikearen eta historiaren bidez, hiru kulturatan zehar egingo dabe ibilbidea: ingelesa, iparramerikarra eta japoniarra. Kontzertua Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango da, eguerdiko 12:00etan.
Ozeanoen arteko haizeak izeneko emonaldia zati bitan banatu dabe. Hasteko, Chang Su Koh egile japoniar gaztearen Lament obrea entzuteko aukerea egongo da eta horren ostean, Edward Gregson maisuaren Tuba Concerto klasikoa. Kontzertuko bakarlari gonbidatua José Miguel Rochina, Bilboko Udal Bandako tuba irakaslea izango da.
Bigarren zatian, bestalde, Leonard Bernstein pianista, konpositore, orkestra zuzendari eta pedagogoari omenaldia egingo deutsie. Emonaldian, berak sortutako eta bandarako moldatutako hiru lan entzun ahal izango dira: Slava, West Side Story eta On the town.
Bilboko Udal Musika Bandearen kontzertu zikloak zezeileko lehenengo asteburuan jarraituko dau, hilaren 4an, Desirak batze” izeneko ikuskizunagaz. José A. Domené harpa jole murtziarragaz batera, ikus-entzuleek R. Goorhuis, S. Lancen eta J.V. Egearen obrez gozetako aukerea izango dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!