Glenn Hughes eta Ana Popovic BBK Music Legends-en izango dira
2018-01-11 10:45 MusikeaBagilaren 29an eta 30ean egingo dabe jaialdia, Sondikako Ola zentroan.
BBK Music Legends jaialdia 2018ko edizinoko egitaraua zarratzen doa pixkanaka. Orain dala aste batzuk, kartelburuak Steve Winwood eta Mavis Staple izango dirala iragarri eben eta, orain, nazinoartean ospea lortu daben beste artista bi be Sondikako Olan izango dirala jakin da: Glenn Hughes baxu-jole eta abeslari ingelesa batetik, Ana Popovic gitarra-jole serbiarra bestetik.
Deep Purple taldean egindako ibilbideak egin dau ezagun Glenn Hughes. 1973an sartu zan talde ezagun horretan, baxua joteko eta abesteko. Harrezkero, bakarlari be izan da eta beste talde batzuetan parte hartu dau, esaterako Black Sabbath-en denpora labur batez 1980ko hamarkadan. Rock gogorraren ordezkaria da Hughes eta BBK Music Legendsen bere errepertorioko piezak zein Deep Purplerenak buztartuko ditu.
Ana Popovic serbiarraren ezaugarri nagusia, ostera, gitarreagaz daukan trebetasun ikaragarria da. Blues rock eta funk estiloak lantzen ditu gehienbat. Gitarrea joteaz gan, kantau be egiten dau. Trilogy izeneko disko hirukotxa plazaratu eban 2016an. Jaialdiko bigarren egunean joko dau Popovicek.
BBK Music Legends bagilaren 29an eta 30ean egingo dabe, Sondikako Ola auzoan BBK-ren egoizako landetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!