Gernikako Lekuek Festibalak egitaraua zarratu dau
2018-01-26 13:10 MusikeaHogei talde baino gehiago izango dira martiaren 3tik 11ra.
Aurreko asteetan Gernikako Lekuek Festibalean joko daben talde batzuen izenak aurreratu zituen antolatzaileek: Glaukoma, Anita Parker, Balerdi Balerdi eta abar. Baina egitarauaren zatirik handienaren barri orain emon dabe, eta kartel oparoa dala esan leiteke, kantidadearen zein kalidadearen aldetik.
Mundua martiaren 3an hasi eta 11n amaituko da!, iragarri dabe antolatzaileek sare sozialen bidez. Eta Gernikara etorriko diran artisten zerrendea plazaratu dabe: Niño de Elche, El Inquilino Comunista, The Riff Truckers, Kokein, Mice, Juantxo Skalari & Rude Band, Legen Beltza eta beste asko. Horri proiekzinoak, erakusketak, tailerrak eta beste hainbat jarduera gehitu behar jakoz.
Jaialdiaren filosofia uri guztira zabaltzeko asmoz, Gernikako hainbat lekutan izango dira emonaldiak, besteak beste, Astran, Iparragirre aretoan, Trinkete anti-txokoan, tabernetan eta Lizeo Antzokian. Inguruko talde eta alkarteen laguntzinoa ezinbestekoa izaten da jaialdi hau aurrera eroateko, antolatzaileek azpimarratu dabenez.
Kartel osoaren barri emoteaz batera, kontzertuetara joateko bonoa be salgai ipini dabe: Arima, Ospa, Astra eta Iparragirre lokaletan dago salgai gaurtik, 25 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!