Akatz taldeak mende laurena bete dau oholtzaz oholtza
2018-01-05 11:37 MusikeaKontzertu berezi bategaz ospatuko dabe urteurrena gaur Bilboko Kafe Antzokian.
1992an jaio zan Akatz Bakion. Taldekideek kontetan dabenez, sasoi haretan aspertuta egozan bost lagunen artean sortu eben taldea, Euskal Herriko negu tropikal gogorrei aurre egiteko asmoz. Ordutik hona, jamaikar eszenearen erreferente bihurtu dira eta Bilboko hainbat oholtzatan klasiko bat.
Berezko estiloa dau Akatzek, nahiz eta oinarrian Jamaika musikea dauen, ska, rocksteady eta reggae, rhytm and blues, soul, jazz, swing… asko dira euren kantuetan entzun daitekezan erritmoak.
25 urte honeetan lau disko, E.P. bi , Maxi bi, single bi, lau maketa, hainbat bideoklip eta DVD bat be argitaratu ditue. Danetara, bederatzi dira kaleratutako bildumak eta 400 kontzertu baino gehiago eskaini ditue, bai Euskal Herrian, baita nazinoartean be.
Taldeak merezidu dauen moduan ospatu nahi dabe Bizkaiko musikariek 25 urte honeetako ibilbidea eta horretarako, gaur, barikua, Bilboko Kafe Antzokian kontzertu berezi bat atondu dabe. Bertan, abesti gogoangarri eta klasikoak joko ditue euren lagunakaz batera. Horrezaz gan, sorpresak be izango dira gaueko emonaldian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!