Derioko Baserri Antzokia Aiko Taldeagaz jantzan
2016-12-27 11:11 KultureaUrteko azken barikuan, abenduaren 30ean, emongo jako hasierea, Aiko-ko musikariek eta jantza maisuek gidatuko daben Dantzaldi Erromeriagaz eta Jantzazaleak argazki erakusketeagaz.
Basque Team-ek bere kirolari gehienak batu, 2016ko gorabeherak errepasau eta bere etapa barriaren oinarriak aurkeztu ditu
2016-12-27 10:12 KultureaAurten maila gorengo kirola itxi daben Basque Teameko kirolariei omenaldia egin jake.
Zamudioko ondarearen inguruko liburua aurkeztu dau Labayru Fundazinoak
2016-12-26 10:43 KultureaZamudio: bizimodua eta ohiturak lanean, lehenaldia, oraina eta geroa buztartzen dira, herri jakituriaren transmisinoari bidea emonaz.
Olentzero eta Mari Domingi Bilbon
2016-12-24 08:53 KultureaGaur, abenduaren 24an, 11:00etatik 14:00etara bitartean, Olentzerok Bilboko neskato-mutikoek euren eskari eta desioakaz idatzitako eskutitzak batuko ditu Arriaga Antzokian.
Galtzagorri alkarteak 'Txan fantasma' aplikazinoa sortu dau
2016-12-23 09:32 KultureaKlis-klasikoak bildumearen inguruko bigarren aplikazinoa da eta, familia osoarentzat aproposa dan arren, batez be 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.
Badator IV. Azkuna Irratia Irrati Tailerra
2016-12-23 09:07 KultureaEuskal Kazetarien Alkarteak Bilboko Azkuna Zentroaren lankidetzeagaz eta laugarren urtez jarraian, 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako irrati tailer bat antolatu dabe.
Getxoko Udagoieneko Garranbladea joan zan
2016-12-23 08:38 KultureaEzin ahaztu etenbako feedback-a etorritakoakaz! Gauean sortu ziran etenbako berbeta eragileak, abiarazotako adiskidetasun onak, garatutako proposamen Garrobitar interesgarriak...
Fiona Tan-en ikus-entzunezko obra bat ipini dabe Bilboko Guggenheim Museoan
2016-12-22 12:28 KultureaEkialdeari begira, galduta lana martiaren 19ra arte ikusi ahal izango da, Guggenheimeko Film & Video aretoan. Europaren eta Asiaren arteko hartu-emonak, positiboak zein negatiboak, dira obrearen ardatza.
Hemen da 52. Umeen Gabonetako Parkea
2016-12-22 10:13 KultureaPIN-UGP 2016ko abenduaren 21etik 2017eko urtarrilaren 8ra egongo da zabalik. Zarratuta: abenduaren 25 ean eta urtarrilaren 1 eta 6an. Bisita-ordutegia: 11:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24, 31 eta urtarrilaren 5ean, 11:00 etatik 17:00ak arte.
2017ko Aratusteetako kartela lehiaketa bidez aukeratuko dau Bilboko Udalak
2016-12-22 08:32 KultureaKartel finalistak epaimahai batek aukeratuko ditu eta, ondoren, herritarren botoakaz erabagiko da zein izango dan Aratusteetako kartel ofiziala.
Naturan ateratako argazkirik ikusgarrienak, Bilboko Ondare Aretoan
2016-12-21 12:33 KultureaIzadiaren argazkilariak 2016 erakusketan, aurtengo Wildlife Photographer of the Year sariketa entzutetsuko parte-hartzaileen lana ikusi leiteke, baita Santi Yanizen argazkiak be.
Euskal Herriko hizkuntza ugaritasuna batzeko proiektua sortu dau Ahotsak.eus-ek
2016-12-21 10:30 KultureaBerezko hizkuntzak eta kanpotik ekarritakoak aintzat hartuta, Euskal Herrian aniztasun handia dagoala ikusi dabe Ahotsak.eus-ekoek. Horregaitik, 101 L egitasmoa sortu dabe.
Bilboko Udalak beste hiru kaleren izena aldatu dau Memoria Historikoaren Legea aplikauta
2016-12-21 09:11 KultureaIzenen aldaketa eta esleipena ez da indarrean sartuko 2017ko zezeilaren 1era arte, eragindako persona guztiak behar dan legez informauta egon daitezan.
P.L. Uriarte, Orbea, Egibide, M. Ziarsolo, Tolosako Ekinbide eta 'Guernica', Sabino Arana saridunak
2016-12-20 13:09 KultureaUrtarrilaren 29an Bilbon egingo dan galan horreek guztiak omenduko ditu Sabino Arana Fundazinoak.
EHUren Arte Eder fakultadeko ikasleen lanak, Bilbon ikusgai
2016-12-20 11:30 KultureaGradu amaierako lanen III. erakusketea Abandoibarrako Bizkaia Aretoan dago, urtarrilaren 5era arte. Titulua lortu barri daben ikasleen 40 lan eta 206 dosier dira.
Lea-Artibaiko ipuinak liburu baten batu ditu Jabier Kaltzakortak
2016-12-20 08:27 KultureaLabayru Fundazinoak azaldu dauenez, Ondarroa, Markina, Lekeitio eta Aulestiko ipuin herrikoien antologia bat da, edizino elebiduna.
Martxan da Gabonart artisautza azokea Bilbon
2016-12-19 11:44 KultureaUrtarrilaren 5era arte, 46 eskulangileren produktuak ikusi eta erosteko aukerea egongo da Arriaga plazako gunean, Arbaso alkarteak azaldu dauenez.
Eider Iturriagak eta David Tijerok irabazi dabe Bizkaie!-ren 'Udagoiena Jantzan' Argazki Lehiaketea
2016-12-16 12:46 KultureaEider Iturriaga de la Iglesia bermeotarrak 'Adar artean preso' argazkiari esker irabazi dau bigarren saria (300 euro) eta David Tijero Osorio bilbotarrak, barriz, hirugarrena (200 euro), Gorbeian ateratako 'Lainoa' izeneko argazkiari esker.
Euskal artista gazteek euren lana erakutsi ahal izango dabe Guggenheim Museoan
2016-12-16 10:43 KultureaEginberri programearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko artista gazteek euren proiektu artistikoak aurkeztu ahal izango ditue. Aukeratuak museoan garatu eta erakutsiko dira.
'Komisario barriak' programearen emoitzea, Bilboko Azkuna Zentroan
2016-12-15 09:36 KultureaMaiatzean egitasmorako aukeratutako hamar parte-hartzaileak dira Behin behineko modu bat toki batean kokatzeko erakusketako komisarioak. Urtarrilaren 22ra arte egongo da Bilbon.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...