Finaga eta Abrisketa ezagutzeko bisitaldiak bagilean

Bizkaie! 2018-05-25 08:12   Kulturea

Arrigorriaga eta Basauriko ondare historiko eta naturala erakutsiko dau Bizkaiko Foru Aldundiaren egitasmo honek.

Abrisketako San Pedro baseleizea | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurreko lau urteetan egin dauen legez, Bizkaiko Foru Aldundiak urteerak antolatu ditu Basauri eta Arrigorriaga inguruko landa-eremuetara, antxinako sasoietako bizimodua gordeten daben harribitxi bi erakusteko: Finagako San Martin eta Abrisketako San Pedro baseleizak, Malmasin mendiaren altzoan.

Beste edizino batzuetako esperientzian oinarrituta, era bitara egin ahal izango dira bisitaldiak, autobusez edo oinez. Kasu guztietan, gidariek azalpenak emongo deutsiez parte-hartzaileei, Finagako eta Abrisketako moltso historikoen inguruko jakingarriak batez be. Oinezko txangoen kasuan, Malmasingo Historiaurreko gotorlekua be ikusiko dabe.

Ibilbide honeetan parte hartzeko aurretik emon behar da izena, 688 856 689 telefono zenbakian edo ibilbideak@bizkaia.eus helbide elektronikoan. Bizkaiko Foru Aldundiak Arrigorriaga eta Basauriko udalen laguntzinoa izan dau ekimen hau antolatzen.

Honeek dira antolatutako bisitaldiak eta datak:

Autobusez:

-Bagilaren 2an eta 23an, Finagara.

- Bagilaren 9an eta 16an, Abrisketara.

Oinez:

- Bagilaren 3an eta 10ean, Finaga-Malmasin-Abrisketa (San Miguel auzotik urtenda).

- Bagilaren 17an eta 24an: Abrisketa-Malmasin-Finaga (Arrigorriagatik urtenda).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu