Gatikako baserrien katalogoa egiten dabiz

Bizkaie! 2018-05-18 11:24   Kulturea

Labayru Fundazinoak hartu dau ardurea.

Gatikako herritarrei itaunak egiten (argazkia: Labayru Fundazinoa) | Ikusi handiago | Argazki originala

Gatikako Udalak eskatuta, udalerriko baserrien katalogoa egitea da Labayru Fundazinoak esku artean daukazan proiektuetako bat. Zereginari ekin deutso dagoeneko eta, lehenik eta behin, iturri dokumentaletara jo dabe informazino bila.

Horretarako, hainbat datu base, oraingoak eta antxinakoak, begiratu ditue zehaztasun handiz. Fogueraciones de Bizkaia del siglo XVIII liburua, Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoko 1825-1830ko Polizien Erroldak eta Gatikako Udal Artxiboa erabili ditue, baita Eusko Jaurlaritzearen datuak be.

Behin fase hori amaituta, jasotako informazinoa lekukoakaz kontrastetan hasi dira Labayruko ikertzaileak. Galdetegiak egin eta grabauta, herritarrek ahoz baserriei zelan deitzen deutsien jakitea da asmoa, izan be, ahozko eta idatzizko formak alkarregandik urrun egoten dira batzuetan.

Batutako informazino guztiagaz, Gatikako baserrien katalogoa argitalpen baten plazaratuko dau Labayruk. Datu eta jakingarriakaz batera, baserri bakotxaren argazkiak sartzeko asmoa be badabela aurreratu dau fundazinoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu