Bullyng-aren ganeko elebarria plazaratu dau Jabi Elortzak

Bizkaie! 2018-05-21 09:43   Kulturea

Kinito egunak Elkar argitaletxeak argitaratu dau.

Jabi Elortza idazlearen bigarren elebarria da Kinito Egunak eta Bilbon, 1989an girotutako istorioa kontetan dau. Bullyng-a dau oinarrian kontakizun honek: ikuspegi horretatik pasarte gogorrak eta hunkigarriak ditu istorioak, azaldu dau idazleak eta azpimarratu dauenez, liburu irakurterraza, arina eta entretenigarria egiten saiatu da.

Protagonistek hamasei urteko koadrila bat osotuten dabe eta parrandak eta neskak ditue buruan, pozik bizi dirala emoten dau, baina itxuraz, ardura handirik ez daukien arren, azpian urak ez dagoz hain bare: taldeko baten lepotik barrez ibilteko ohiturea hartu dabe, ha bihurtu dabe irain guztien jomugea eta inok ez daki egoerea zelan lehertuko dan.

Jabi Elortza Euskal Filologian lizentziaduna da ikasketaz eta ogibidez irakaslea. Bere bigarren lana da Kinito Egunak. Aurretik, Sara elebarria argitaratu eban, ha be Elkar argitaletxeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu