'Gernikako bonbardaketa' erakusketea Euskal Herritik kanpo ikusgai

Bizkaie! 2018-05-23 11:22   Kulturea

Gernikako Pakearen Museoa Fundazinoak eta Eusko Jaurlaritzeak berau zabaltzeko hitzarmena sinatu dabe.

Marian Elorza eta José María Gorroño | Ikusi handiago | Argazki originala

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta José María Gorroño Gernikako Pakearen Museoa Fundazinoaren presidenteak Gernikako bonbardaketa erakusketea hedatzeko hitzarmen bat sinatu dabe, gaur. Ekimena kanpoan bizi dan Euskal Komunidadeari begira atondu dabe, izan be, foru uribilduak sufridu zituan bonbardaketeak itzelezko balio sinbolikoa izan dau betidanik diasporan.

Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoa Gernikako bonbardaketa erakusketearen artxiboko jaubetza intelektualeko eskubideen titularra da. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, bere aldetik, erakusketearen artxiboa erabilteko eskubidea doban lagatea eskatu deutso, ha inprimidu eta euskal diasporan erakusteko asmoz.

Lankidetza hitzarmenaren bitartez, artxiboa aldi baterako (2018-2020) erabilteko eskubidea izango dau Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak. Halandabe, aitatutako epea luzatu ahal izango da, parte bien arteko akordioaren bitartez.

Erakusketak EAEk kanpoan dituan ordezkaritzetan eta munduan zehar dagozan Euskal Etxeetan atonduko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu