'‘Komisario Barriak' programeak aurtengo proiektuak aukeratu ditu

Bizkaie! 2018-05-23 12:44   Kulturea

Laura Valles, Mark Badal eta Garazi Ansaren proiektuak hautatu ditue aurtengo deialdian.

Komisario Barriak programearen helburua da proiektu zehatzak sustatzea: artisten ibilbideen azterlanak, erakusketak, espazioak, proiektuak, argitalpenak, eztabaidak, testuak eta Euskal Herrian arte-praktiken testuingurua garatzeko esanguratsuak izan diran bestelako ekimenak.

Edizino honen deialdia komisariotza-praktiken ikerketan zentrau da, eta arreta berezia jarri dau komisariotzearen dimensino historikoari eta narratiboari erantzuteko garrantzia aurreikusten daben proiektuetan. Epaimahaiak edizino honetan aurkeztu diran proposamenen kalidade handia nabarmendu dau, eta, horreen guztien artean, Mark Badal-en, Garazi Ansaren eta Laura Valles-en proiektuak aukeratu ditue.

Komisario Barriak programearen egoitzea, aurten, Azkuna Zentroa izango da, eta, hurrengo urteotan, proiektuan parte hartzen daben beste zentroetan izango da (Artium eta Tabakalera);

Vallés-en proiektua Editar comisariando, entre la arena y el esnorquel da. Honek Azkuna Zentrorako ibilbide multiformea proponiduten dau, eta horrek saiakera-bideo bat dakar, argitaletxe-praktikearen eta erakusketen produkzinoaren arteko eginkizun heterogeneoa daben personei eginiko alkarrizketakaz, aretoko dokumentu-artxiboa, azken berrogei urteotan sortutako argitalpenak jaso dituana, eta proposamena puntuetan eta zabaltzen dauen obra-aukeraketa bat, Salomé del Campo, Juan Pérez, Agirregoikoa, Diego Delas, Lola Lasurt, June Crespo eta Inmaculada Salinasen lanak tarteko dirala. Ganera, proposamenak mintegi bat jasoko dau proiektuari erantzunez eta, sortutako ganerako materialakaz batera, webgune baten jarriko dira.

Badal-en Locus. Ameztoy y las condiciones del desarraigo proiektua bere aldetik, Vicente Ameztoyren lanak eta irudiak eztabaida kritiko batzuk planteetan ditue, eta horreek erabat ikusezinak dira, baina hori ez da egile honek Euskal Herriko kultura-paisajean dauen eginkizuna. Egile honen lanean eta bizitzearen ibilbidean sartzeko proiektuaren helburua bere lanean eta bere bizitzan dagozan alderdi batzuetako narrazino, diskurso eta hausnarketa aukerak aztertzea da. Holan, locus proiektuan azken hamarkadetan gizatiarra eta naturala danaren arteko hartu-emonak izan dituan eraldaketen ganeko ikerketea azaltzen da, artista baten lanaren eta iruditeri zehatz baten bidez.

Ansak komisarioaren irudia-ren ganeko proiektua garatuko dau eta, bertan, komisarioa boterearen irudi moduan erakutsiko dau. Irudi horren inguruko ikerketak areagotzen joan dira, eta gero eta potere gehiago hartzen joan da; batez be, potere hori eta hainbat ikuspegi batzeko gaitasuna azpimarratzen daben ikerketak joan dira areagotzen. Ansak Komisario Barriak programarako atondu dauen proiektuaren helburua joera horri lotuta dago.

Ekimen hau Azkuna Zentroak, Artium Arte Garaikidearen Zentroa-Museoak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak sustatu dabe, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu