Bilboko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketea martxan
2018-05-22 08:25 KultureaBagilaren 22ra arte aurkeztu leitekez proposamenak.
Gero eta gitxiago falta da 2018ko Aste Nagusirako eta, hortaz, urteroko lehiaketea abian ipini dau Bilboko Udalak, aurtengo jaiak iragarriko dituan kartela aukeratzeko. Abuztuaren 18tik 26ra egingo dabe Aste Nagusia eta edizino biribila izango da, 40.a hain zuzen.
Nahi daben guztiek parte hartu leikie kartela aukeratzeko lehiaketan. Bagilaren 22a orduko bialdu behar dira proposamenak, Bilboko Udalaren Jaietako Sailera. Kartelean derrigorrez agertu behar da testu hau: Bilbao 2018. Aste Nagusia, Abuztuak 18-26 Agosto. Gaia eta teknikea libreak dira.
Bilboko Udalak jakitera emon dauenez, arauak moldatu ditue aurten. Tradizinozko rolak edo estereotipoak orekaz irudikatzeko eta sexua, edadea, kultura edo sexu-aukereari atxikitako edozein tratamendu gitxiesgarriri aurre egiteko egin ditue aldaketak. Ganera, ezinbestekoa da uriaren balioak eta Aste Nagusiarenak kartelaren irudian agertzea, deitzaileen arabera.
2018ko Aste Nagusia iragarriko dauen lana aukeratzeko, sistema mistoa erabiliko dabe. Batetik, herritarrek botoa emon ahal izango dabe, eta horretarako bide bi egongo dira: Bozketa presentziala eta Udalaren webgunearen zein hedabide laguntzaileen bidezkoa. Bestetik, epaimahai batek be eretxia emongo dau.
Irabazleari 3.000 euro emongo deutsiez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!