'Urruzunotarrak Gehituz' literatura ekimenaren irabazleek jaso dabe saria
2016-09-09 14:35 KultureaIkasleen artean euskeraz idazteko zaletasuna indartzea da ekimen honen helburua, berba lauz edo olerkiz, euskerazko sormena belaunaldi gazte barrietan indartzeko.
Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskerearen ganeko liburua aurkeztu dabe
2016-09-09 12:30 KultureaKoldo Zuazo eta Urtzi Goiti Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) irakasleak dira Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara liburuaren egileak.
Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketeak aurreko txapeldunak omenduko ditu 50. urteurrenean
2016-09-09 10:36 KultureaTolosako (Frantzia) unibersidadeak animalien jokabidearen modelizazino matemaikoa aztertzeko irudiak grabauko ditu.
Bilbo aire zabaleko museo bihurtuko da 'BBK Museo Uria' ekimen kulturalari esker
2016-09-09 09:30 KultureaBilboko kale, lorategi eta fatxadetan pintura unibersaleko maisulanak ikusteko aukerea irailaren 15, 16 eta 17an eskainiko da.
Antonio Sistiaga eta Mabi Revuelta artistek, eta La Taller proiektu kulturalak jasoko ditue 2016ko Gure Artea Sariak
2016-09-08 15:22 KultureaSari-banaketa ekitaldia datorren urriaren 5ean izango da, Gasteizko Artium Museoan.
Zirku garaikideko ikuskizunen ikerketa eta sorkuntzarako arte egoitza eta laguntzen deialdia zabaldu da
2016-09-08 12:07 KultureaHile honen hasieran zabaldu da zirku proiektu garaikideen garapenerako laguntza deialdia, zirkuko arteen aldeko mugaz gaindiko De Mar a Mar – Pirineos de Circo lankidetza ekimenaren barruan.
Nagore Amenabarroren eta Fernando Villenaren 'Bolizko Atea' Bizkaiko Batzar Nagusietan ikusgai
2016-09-07 13:49 KultureaErakusketea irailaren 26ra arte egongo da zabalik Bilboren erdialdean dagoan Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6 – beheko solairua).
Ana Riañoren lanak ikusgai 'Barriek 2016' programearen barruan
2016-09-07 13:17 KultureaPrograma horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza artistikorako bekak jasotako artisten lanak ezagutzera emoten dira. RRSS (Redes Sociales) erakusketea zemendiaren 1era arte egongo da zabalik.
Gasteiz magiaren Europako uriburu izango da datozen egunetan
2016-09-07 10:59 KultureaIrailaren 12tik 18ra egingo da Magialdia, XXVIII. Gasteizko Nazinoarteko Magia Jaialdia.
Deiadar Mendien eguna datorren domekan, irailaren 11n, ospatuko da, Kolitzan
2016-09-07 09:29 KultureaAurtengo kirol igoerearen ardurea izan dauen Balmaseda Mendi Taldeak, tradizinoa betez, lekukoa emongo deutso Bermeoko Sollube 707 taldeko ordezkariari, 2017an, Sollube mendirako igoerea antolatu daian.
Lau euskal kirolari lehiatuko dira Brasilen XV. Jojo Paralinpikoetan
2016-09-07 08:50 KultureaRakel Mateo, Asier García, Amador Granados eta Iñigo Llopis triatloian, gurpil-aulkiko saskibaloian, txirrindularitzan eta ugerketan lehiatuko dira, irailaren 7tik 18ra bitartean.
Eskolatik Antzerkira eta Eskola Antzerki Lehiaketea Bilbon arte eszenikoen alde
2016-09-06 12:45 KultureaEkimen biek 22. urteurrena beteko dabe hasierako helburuei eutsiz: arte eszenikoetarako ikus-entzule barriak prestatzea eta txikienen artean antzerkiko sorkuntza lana bultzatzea.
'La mentira' eta 'El invencible' Arriagan irailean antzerki denporaldiari ekiteko
2016-09-06 10:29 KultureaAntzezlan bietarako sarrerak salgai dagoz, 8,50 eta 25 euro bitarteko prezioetan, antzokiaren webgunean, 946 850 850 telefono zenbakian eta antzokiko txarteldegietan, aurreko salmenta ordutegian.
Zabalik da Durangoko Azokan izena emoteko epea, baDAtor 51. edizinoa!
2016-09-06 09:31 KultureaZabalik da abenduaren 2tik 6ra egingo dan 51. Durangoko Azokan izena emoteko epea irailaren 30era bitartean.
XIX. Bosteko erakusketa ibiltariak Leire Urbeltz, Laurita Siles eta David Hornback artisten lana zabalduko dau
2016-09-05 15:50 KultureaDeserriratuen bidai da talde-erakusketearen titulua, jenteari destinorik barik iges egiteari buruz gogoeta eginarazotea da erakusketearen asmoa. Izan be, horixe da Europako mugetan pilatutako milaka errefuxiatuen egoerea.
Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna irailaren 10ean egingo da Izurtzan
2016-09-05 15:14 KultureaEkitaldi honen helburua Dantzari dantza izenpeko bederatzi jantzak osotzen daben multzoa ezagutzera emotea da.
Zabalik dago Bilboko Parrapean III. Komiki Lehiaketan lanak aurkezteko epea
2016-09-05 12:30 KultureaLanak urriaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira Begoñako Liburutegian, eta jatorrizkoak izan beharko dabe, gaiak eta teknikea libreak izanik, euskeraz edo testu barik. Oinarri osoak hemen.
Hamaika serie eta programa estreinauko ditue Gasteizko FesTVal jaialdian
2016-09-05 11:48 KultureaGasteizko VIII. FesTVal Telebista Jaialdia irailaren 5etik 10era arte egingo da. Danetara, hamalau telebista katek baieztatu dabe parte-hartzea: TVE, Antena 3, La Sexta, ETB, Discovery Max, MTV, Ten, # 0, Flooxer, Fox, Paramount Channel, DKiss, History Channel eta France 3.
2016/2017 ikasturtea martxan
2016-09-05 08:55 KultureaUPV/EHUk hiru campusetan eskainitako 85 graduetan 8.080 ikasle barri matrikulau dira, plazen % 95,6 bete dalarik.
Claudia Müller artistearen 'Inork ezin dio bultza egin ibaiari' lana ikusgai BilbaoArten
2016-09-02 13:29 KultureaClaudia Müller txiletarraren Inork ezin dio bultza egin ibaiari gaur, hilak 2, inaugurauko da Bilbon eta zabalik egongo da irailaren 23ra arte.
The government is considering imposing a mandatory code of conduct on tech companies, which could be accompanied by fines for...
»» Mastodon.eus sare sozial libre eta ...