Aitor Aranaren argazkiak ikusgai Bilboko Pabilioi 6 aretoan
2017-08-29 11:15 KultureaRetratos Urbex erakusketan abandonautako eraikinak eta erretratuak buztartzen ditu argazkilari gernikarrak.
Pabilioi 6 aretoa, Deustuko Erriberan, arte eszenikoetan erreferente bihurtu da azken urteotan. Esate baterako, La Casa de Bernarda Alba antzezlana ikusi leiteke orain euren eszenatokian, irailaren 3ra arte. Baina bestelako adierazpide kulturalei be lekua egiten deutsie lantzean behin, eta horreetako bat da Retratos Urbex... una imagen, una historia erakusketea.
Aitor Arana argazkilari gernikarraren lanak ardatz bi ditu: Erretratuak eta bertan behera itxitako eraikinetan ateratako irudiak, adibidez etxe, ikastetxe eta fabrika zaharretan. Erakusketa honetan biak batu ditu. Abandonautako lekuetan kokatu ditu pertsonaiak eta erretratuak atera deutsez. Itxura ilun eta, kasu batzuetan, fantastikoa daukien argazkiak dira lan horren emoitzea.
Retratos Urbex bildumako argazkietan, beste disziplina artistiko batzuen eragina nabarmena da: Pinturea, zinemagintzea, komikiak, telebistea... Egilearen esanetan, lan intimistea eta dramatikoa da, argi eta gerizpeen konbinazino berezia.
Iralaren 24ra arte ikusi ahal izango da erakusketea Bilbon, Deustuko Erriberako 47. zenbakiko egoitzan. Lehenago beste leku batzuetan be ikusi ahal izan da Retratos Urbex, esaterako udabarrian Santurtzin egon zan.
Aitor Aranak bere burua argazkilari autodidaktatzat dauka eta 2011tik dau argazkilaritzea ogibide. Taldekako zein banakako hainbat proiektu artistikotan parte hartu dau, orain arteko azkena Picasso makilatzen izenekoa, Santurtziko San Jorge zentroagaz alkarlanean.
2017/08/19 - 2017/09/24
Bilboko Pabilioi 6 aretoanErantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!