Ion Macarenok erakusketea ipini dau BilbaoArten
2018-05-22 08:36 KultureaDisplacement bagilaren 15era arte ikusi ahal izango da.
2017an BilbaoArte-n bekadun ibili zan Ion Macareno artistearen artelanak batu ditu zentro horrek, Urazurrutia kaleko egoitzan lanean ibili diran sortzaile gazteen obrak erakusteko martxan dauen programearen barruan. Aurreko asteetan Zuhar Iruretagoienaren piezak egon dira aretoan ikusgai eta, oraingo honetan, eskulturea eta eguneroko objektuak buztartzen dituan erakusketea dakar Macarenok.
Uriko arkitekturan eta espazio publikoko elementuetan arretea jarri dau Ion Macarenok Displacement erakusketan. Gizarteak bere beharretara egokitzen dau ingurunea eta erabilera barriak emoten deutsez uriko objektuei. Prozesu hori aztertu eta elementuok eskultureagaz nahastau ditu Macarenok.
Objektuen transformazino horrek irudi digitala eta 3D-a lantzera be eroan dau Macareno. Horregaitik, euskarri digitala gero eta ohikoagoa da artista honen obran. Dana dala, pieza fisiko asko dagoz BilbaoArten zabaldu barri dauen erakusketan. Batetik, eskultura itxurakoak dagoz, batik bat buruak eta bustoak agertzen dituenak. Bestetik, egunero kalean topau geinkezan objektuak pieza artistiko bihurtuta be ikusi leitekez: Jesarlekuak, mahaiak...
Displacement bagilaren 15era arte egongo da BilbaoArteren egoitzan. Astelehenetik barikura eta arratsaldez dago zabalik (17:30-20:30). Sartzea doban da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!