Zentsura At! jaialdia, hilaren 12ra arte Bilbon, Getxon eta Andoainen
2016-11-09 10:21 KultureaZentsura artistikoa salatzen dauen Zentsura At! jaialdiaren hamaikagarren edizinoak erakusketak, proiekzinoak eta kontzertuak dakarz Bizkaira eta Gipuzkoara.
Bertsolaritzea, aurten be, Durangoko Azokan
2016-11-09 09:01 BertsolaritzeaXabier Amurizaren Hiztegi Errimatua. Hitzaren Kirol Nazionala aspaldi agortu zan eta bertsolari zein bertsozale askok eskatu daben produktua danez, barriro argitaratu eta Durangoko Azokan izango da eskuragarri. Hirugarren edizino honi Andoni Egañak egin deutso berbaurrea.
Nobela 'psikologiko errealistea' idatzi dau Mikel Hernandez Abaituak
2016-11-09 08:32 KultureaLiteratura iruzur bat eta maitasun istorio bat buztartzen ditu Hernandez Abaituak Airearen isla liburuan (Elkar). 15 urtean idatzi dauen lehenengo nobelea da.
Ardaoaren kulturea protagonista, Bilboko Arte Eder Museoan
2016-11-09 08:31 KultureaGrabaduaren Nazinoarteko Jaialdiagaz bat eginaz, Vivanco Fundazinoaren bildumako 76 artelan ikusi leitekez Arte Eder Museoan, zezeilaren 6ra arte.
Inprobisazinoaren ganeko 'Mundu bat ahoz aho' dokumentala aurkeztuko dabe Durangon
2016-11-08 12:55 BertsolaritzeaMintzola Ahozko Lantegiak garatutako eta Lankuk produzidutako ikus-entzunezkoa abenduaren 3an proiektauko dabe lehenengoz, Durangoko Azokan.
Ramon Saizarbitoriarentzat Gipuzkoako Urrezko Dominea
2016-11-08 11:05 KultureaIdazle donostiarraren ibilbide oparoa sarituko dau Gipuzkoako Foru Aldundiak. Literatureari eta euskera batuari egindako ekarpenak aintzat hartu ditue izendapenerako.
Teresa Lancetaren 'Agur erronboari' erakusketea Bilbon zabalik urtarrilaren 29ra arte
2016-11-08 10:48 KultureaBilboko Azkuna Zentroak Teresa Lancetaren Agur erronboari erakusketea zabaldu dau. Nuria Enguita Mayo komisarioak zuzendutako eta Montemadrid Fundazinoaren La Casa Encendidagaz batera egindako produkzinoa.
28. Bilbo Uria Pop Rock Lehiaketearen finalak asteon jokatuko dira Bilborock aretoan
2016-11-08 08:40 MusikeaHiru finalak asteon izango dira: eguenean, hilak 10, elektronikako eta bestelako jokeren finala; barikuan, hilak 11, metalekoa eta zapatuan, hilak 12, pop-rockekoa. Kontzertuak Bilborock aretoan egingo dira 20:00etan hasita.
'Heroiaren bidaia' filma irabazle, 24 Ordu Digitalean lehiaketan
2016-11-08 08:25 ZinemeaElorrion egin da 24 Ordu Digitalean ikus-entzunezko lehiaketea eta 14 taldek parte hartu dabe. Burgundik aurkeztutako lanak irabazi dau sari nagusia.
'Odolaren mintzoa' liburua berrargitaratu dabe, Xalbadorren heriotzearen 40. urteurrenean
2016-11-08 08:07 BertsolaritzeaFernando Aire Xalbadorrek plazaratutako Odolaren mintzoa liburuaren berrargitalpenak, jatorrizko testuagaz batera, diskoa eta Amets Arzallusen hitzaurrea dakarz.
Getxoko XV. Komiki Azokea: Zemendiaren 18tik 20ra
2016-11-07 13:55 KultureaGetxoko XV. Komiki Azokea Areetako Geltokia plazako karpan izango da ondoko ordutegian: 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara (domekan 20:00etara arte). Sarrerea, barriz, 1,50 euroan egongo da salgai.
Hiru liburu labur idatzi ditu Irati Jimenezek, bakotxa kontzeptu baten oinarrituta
2016-11-07 13:00 KultureaTxalaparta argitaletxeagaz plazaratu dau lan hirukotxa idazle bizkaitarrak. Odola, Gatza eta Muxua dira izenburuak.
Amaia Gracia Azquetaren erakusketea, Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan
2016-11-07 11:09 KultureaUrtarrilaren 8ra arte egongo dira Rekalde Aretoan Gracia Azquetaren obrak. Barriek 2016 programearen barruko erakusketea da.
Euskerea ikasten dabizen helduentzako tailerrak izango dira Durangoko Azokan lehenengo aldiz
2016-11-07 10:23 KultureaIkastaro zein tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena emotea ikasleak@durangokoazoka.eus e-posta erabilita, zemendiaren 15a baino lehen.
Oihana Bartra: 'Edozeinentzat zabalik egongo dan eredua nahi dogu'
2016-11-07 09:27 BarriketanBiba kulturguneko bultzatzailea
Nerea Ibarzabalek irabazi dau Bizkaiko txapelketako azken kanporaketea
2016-11-07 08:42 BertsolaritzeaZaldibarko saioko puntuazinoakaz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan kantauko daben bertsolariak nortzuk izango diran jakin da.
Astegoienean saioak irabazita, Iker Agirre eta Rikardo Gonzalez de Durana be 2017ko Arabako Txapelketan sartu dira
2016-11-07 08:26 BertsolaritzeaUrtarrilean hasiko dan 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako bertsolari zerrendea zehaztuta geratu da; 18 bertsolarik kantauko dabe: 2015ko 5 finalista eta kanporaketetan sailkatutako 13 bertsolari.
Bizkaian .eus domeinua indartzeko deia egin dabe Foru Aldundiak eta Eudelek
2016-11-04 11:21 Euskerea berbagaiUrtebetean, % 27 hazi da .eus domeinua Bizkaian. Interneten euskereari bidea zabaltzeko tresna indartsua da .eus, kanpainearen bultzatzaileek dinoenez.
'Que Dios nos perdone'
2016-11-04 11:09 Zinema kritikakGeneroko filmak gustuko dituanak gozauko dau tensino handiko thriller baltz honegaz. Oso gidoi landu bat dauka, Donostiako Zinemaldian saria eroan ebana.
















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...