Euskal Herria - Catalunya II. Kultur Astea
2005-11-04 00:00 Kulturea
Egitaraua:
- Urriaren 17tik 23ra
PORTUGALETE. Santa Klara Kulturgunean, EDITH SCHAAR-en erakusketea.
- Urriak 18
URTUELLA. Gorbea Aretoan, 16:30etan, DIDÍ pailazoa.
- Urriak 19
SONDIKA. Auditoriumean, 18:00etan, DIDÍ pailazoa.
GASTEIZ. Arkitektoen Elkargoan, 19:00etan. Berbaldia: FELIX MARTÍN, picapedrer.
Gaia: 'Harria eta monumentuen zaharbarritzea'.
PORTUGALETE. Santa Klara Kulturgunean, 18:30etan. MARIONA MASGRAU antzerkia: 'Jostailu kutxa'.
PORTUGALETE. Gran Hotel Puente Colganten, 20:00etan. MARIO ANGEL MARRODÁN olerkariari omenaldia.
Berbaldia: Bartzelonako CARLES DUARTE olerkaria, '0lerkiaren inguruan'.
- Urriak 20
URTUELLA. Gorbea Aretoan, 18:30etan, MARIONA ...
Ehungarrenean hamaika, Lauaxetaren hamaika interpretazino
2005-11-04 00:00 Musikea
Zuzenekoakaz hasita dagoz hamaika kantautoreak. Taula ganean, Edorta Jimenez mundakarra daukie lagun. ‘Diskoa hor dago baina zuzenekoak autonomoak izango dira, diskoaz gan zeozer gehiago egongo da kontzertuetan. Ikuskizun jagi, autonomo, eder eta osoa gura dogu eskaini, ikuskizuna hasieratik amaierara arte’, dino Jimenezek. Testuen kalidade literarioaz be egin dau berba: ‘Lauaxetaren ganean dagozan uste ustelak uxatu gura doguz. Ulergarria da eta testu batzuk batueraz be jarri doguz. Ahotsak, ganera, garden dagoz. Holan, aurreretxiak daukiezanek kendu egingo dabez’. Gaien ganean be egin ...
Mikel Urdangarin: 'kanta bakotxaren atzean persona bat dago'
2005-10-28 00:00 BarriketanBilboko Txistulari Bandeak bat egingo dau ganbera musikeagaz zein folk zelteagaz
2005-10-28 00:00 Kulturea
Bilboko Udal Banda barrituak aldi barria hasi eban igazko denporaldian, ohiko jarduerez gan (jaiak, kalejirak, protokolo ekitaldiak, etab.), emonaldi programa zabala egin eben eta: birak egin dabez Euskadi barruan nahiz kanpoan, kontzertu didaktikoak emon dabez eta musika estilo eta genero barrietara zabaldu dira. Tanbolin-jotzaileen talde profesional urrietako bat da, gainera.
Gaur egun Bilboko Txistularien Udal Bandea lau musikari gaztek osotzen dabe. Talentu handiko gazteak dira, trebakuntza akademiko sendoa dabe eta lanbide esperientzia luzea, bai interpretazino arloan, bai irakaskuntzan. Garikoitz Mendizabal ...
Taiwaneko gatazkea (III)
2005-10-28 00:00 Bidaide
Baina era horretara gero eta bakartuago geratzeko arriskua dago...
Ez, denpora kontua baino ez dala esango neuke; azkenean, Txinaren eginahalak ezerezean geratu eta nazinoartearen onarpena nagusituko litzateke; horrezaz ganera, Txinari gero eta presino handiagoa egin beharko litxakio bizitzarako eskubidea lako oinarrizko eskubideak errespetau eizan. Ez dot ulertzen zelan eduki leitekezan hain hartu-emon onak ehundaka disidente politiko hilten dituan herrialdeagaz. Beste alde batetik, Ekialdeko Timorrek pausua emon badau, guk zergaitik ez? Herrialde demokratikoa gara, estadu aurreratu baten baloreakaz eta Pekineko komunistak ...
Arratiako euskal idazleen antologia argitaratu dau Zertu Kultur Elkarteak
2005-10-28 00:00 Kulturea
Idazleen lanetan danerik dago: bertsoak, artikuluak, obra erlijiosoak, saio politikoak, ipuinak zein antzerkia. 'Topau ez doguzan bakarrak nobelak dira, jakinarazo dabe zuzendariek. Nagusi da gai erlijiosoa, baina badira Meaberen antzera, arazo sozialak azaltzen dabezanak be.
Ezinezkoa da liburuan idazleen lan guztiak biltzea, baina garrantzitsuenak behinik-behin bildu dira. Horregaitik, autoreren batengan interesa euki ezkero, osotzeko idazlearen beraren liburuetara jo beharko dogu.
'Arratiako Idazle Aitzindarien Antologia'-k Batz, GEA, BBK eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzino ekonomikoa jaso dau. Ganera, 'Arratiako Udala eta norbanako ...
Ereiteko sasoia (eta I)
2005-10-28 00:00 Euskerea berbagai
Testuinguru honetan, gune erdaldun baten kokatutako Ikastola bateko irakasleak zera inoan: ‘gure ikasleek euskerea erabilteko aukera urriak eukiezan, euskeraz ez ziran ondo moldatzen eta erabilen hori zuzentzen geuntsen, eten barik. Baina, holan ez genduan lortu euskeraz hobeto egin eta erabilera-eremu gehiagotan erabiltea, ezpada, gazteleraz berba egitea’. Euskeraz totelka bada be arituz, euskerearen bidean, erabileran aurrera egiterik badago egon; gaztelerearen bidez, ostera, ez dago euskerearen erabileran ez eta hizkuntza gaitasunean aurrera egiteko modurik!
Erramun Osa
'Boltsiko-Musikea' egitarauak jazz, folk, boleroak eta Brasilgo musika tradizionala dakarz Bilbora
2005-10-28 00:00 Musikea
Boltsiko-Musikea
- Urriaren 6an, 20:00etan: PAULO GAIGER (Brasilgo musika tradizionala).
- Urriaren 13an, 20:00etan: TRIO SABOR CUBANO (Boleroak).
- Urriaren 20an, 20:00etan: SACRATIF (Jazz).
- Urriaren 27an, 20:00etan: IGELAREN TRIKIMAILUA (Folk).
Bizkaie
Mikel Ezkerro euskal argentinarraren ganeko liburua plazaratu dabe Argentinan
2005-10-28 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
Ardao-produkzinoa gehitzen doa munduan
2005-10-28 00:00 Jan edanak
Ardaoaren eta Mahastien Mundu Erakundearen arabera, ganera, mahastiak dagozan lur-sailek 2003-2004 urteetan goia jo dabela dino, 7919 miloe hektareagaz.
Mundu mailan ardao ekoizpenak gora egin izanak prezioen beherakadea ekarri du, batez be Europako Batasunean. Horrelako fenomenoek prezioen burrukea areagotzen dabe, batez be kanpoan saldu behar dabenen artean. Berbarako Frantzian, Europar Batasuneko produktorerik handiena izanik, 2003an 55,73 miloe hektolitro produzidu ziran (2003an 45,818), baina bertako ardaogile askok manifestazinoa egin eben gobernuari diru-laguntzinoak eskatzeko, kanpoko prezioa altuegia zala esanez.
Italia ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4079
4080
4081
4082
4083
4084
4085
4086
...
4211
4212
4213
4214
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa