Bermeoko Udalak gurasoentzako, ostalaritzako langileentzako eta etorkinentzako euskera eskolak antolatu ditu
2006-09-06 02:00 Euskerea berbagaiBermeoko Udalaren Euskera Sailak etorkin, guraso eta tabernarientzako euskera ikastaro bereziak antolatu ditu. Guraso eta seme-alaben arteko hizkuntzearen trasmisinoa, ostalaritzan zerbitzua euskeraz emotea eta etorkinen integrazinoa bultzatzea da ikastaro honeen helburua.
Etxepare Euskal Institutua: euskerea eta euskal kulturea munduan zabaltzeko
2006-09-05 02:00 Euskerea berbagaiEuskeraz argitaratutako lehenengo liburuaren egilea, Beñat Etxepare, omendu gura izan dabe, Etxepareren ‘Euskara, jalgi hadi mundura’ esaldiagaz bat eginik.
Benetako antzarrak ala guzurrezkoak?
2006-09-05 02:00Egun handia da gaur Lekeition: Antzar Eguna. Aurten be, benetako antzarrak erabiliko dira, hegaztien gripea dala-eta igaz ia-ia ekitaldia bertan behera geratu ostean. Azken orduko arazoak ebitetako, Gaiker IK4 zentroak Antzartek antzarra sortu dau, gomazkoa. Benetako antzarraren itxurea dauka, baina hazur-haragizkoa izan beharrean, gomazkoa da.
Sopelanako Lasterketa Nudistea hilaren 9an egingo da Barinatxeko hondartzan
2006-09-04 02:00Sopelanako Lasterketa Nudistea asteon, irailaren 9an egingo da goizeko 12:00etan Barinatxe ‘Salvaje’ hondartzan, Sopelana eta Getxo herrien artean.
Wangari Muta Maathai, 2004ko Bakearen Nobel Saria Euskadin
2006-09-04 02:002004. urtean Bakearen Nobel Saria jaso eban Kenyako Wangari Muta Maathai andrea Euskadin dago CO2 emisioen konpentsazinoko hitzarmen bat sinatzeko.
Donostiako Aukerako eta Liburu Zaharren Azokeak 43 stand izango ditu
2006-09-01 02:00 KultureaDonostiako Aukerako eta Liburu Zaharren Azokeak gaur, irailak 1, zabalduko ditu ateak eta hilaren 17ra bitartean, danetara, zortzi probintziatako 43 stand eta liburugileren parte hartzeagaz, % 20ra arteko beherapenak eskainiko ditue.
Santurtzik Seat 600 autoen Espainiako Itzuliaren 20. etapea hartuko dau
2006-09-01 02:00Santurtzi udalerri bizkaitarrak Seat 600 autoen etenbako errelebuen Espainiako Itzuliaren 20. etapea hartuko dau domeka honetan, irailak 3, Kantabria eta Bizkaia batzen dauena, hain zuzen be.
Gorliz satelite bidez
2006-09-01 02:00Gorlizko Turismo bulegoak udalerriko 50 interes gune (PDI edo POI) argitaratu ditu GPS nabigatzaileen erabilpenerako.
Liburu batek Deustuko Unibersidadeak Donostian egindako 50 urteak dakarz gogora
2006-09-01 02:00Deustuko Unibersidadeko Giza Zientzien fakultadeko katedratikoa dan Juan Manuel Diaz de Guereñu jaunak idatzia. Ia-ia 300 orritan zehar, Gipuzkoan hezkuntzearen eremuan funtsezkoa izan dan ikastetxe baten sorburua eta garapena azaltzen ditu, zehatz-mehatz, egileak.
Nömada Tx, munduko soinuen filma
2006-09-01 02:00 BarriakNömadak Tx sormenezko dokumentalaren eta road movie-aren arteko filma da eta Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa (Oreka Tx) txalapartariek India, Mongolia, Sahara eta Laponiara egindako biajeak erakusten ditu.
Irargik Gerra Zibileko errepublikar gudarien ehundaka alkarrizketa digitalizau ditu
2006-09-01 02:00Irargi-Euskadiko Ondare Kulturalaren Zentroak ahozko artxiboaren Fondoa digitalizau dau eta berton Gerra Zibileko errepublikar gudari eta soldaduen ehundik gorako alkarrizketa agiri dira, gehienak inoiz argitaratubakoak.
Daniel Agirre: ‘Euskal kultureari eta euskereari lotuta dago baserria’
2006-08-31 02:00 BarriketanMaruri-Jatabeko Baserriak Zaintzeko eta Apaintzeko III. lehiaketearen irabazlea
Muse taldeak urriaren 24an joko dau Barakaldoko Bizkaia Arenan
2006-08-31 02:00 MusikeaBarakaldon aurkeztuko dabe aurten Atlantic disketxeagaz ataratako 'Black Holes And Revelations' lana, Europan pasa dan garagarrilean argitaratutako diskoa. Frantzia eta New York artean grabautako diskoa da eta aurreko lanek baino funk doinu gehiago ditu.
Glenn Ford aktorearen begirada tristea amatau da
2006-08-31 02:00 BarriakJaiotzez kanadiarra izan arren (Quebec, 1916), bizitza osoa emon eban Glenn Ford aktoreak Estadu Batuetan eta bertan hil da 90 urtegaz (California, 2006). Zine amerikarrean egin eban pelikularik ezagunena 'Gilda' izan zan, Rita Hayworth aktoreagaz batera.
Azkenaren hasierea
2006-08-31 02:00 MusikeaAzkena, Euskal Herriko rock jaialdirik garrantzitsuenetarikoa gaur, abuztuak 31, hasiko da Gasteizen. Datozen hiru egunetan, besteak beste, Iggy & The Stooges, New York Dolls, Pearl Jam eta Berri Txarrak lako taldeak agertuko dira taula gainean.
Etorkinak euskerara zelan hurreratu diran erakusteko 'Etorkinak Getxon' DVDa kaleratu dabe
2006-08-30 02:00 Euskerea berbagaiEtorkinak euskerara modu integratzaile batean erakarri nahi izan dabez, batetik, seme-alabak eredu euskaldunetan matrikulau dagiezan eta bestetik, etorkin helduek eta gazteek oinarrizko ezagutzea eskuratu dagien.
Veneziako Mostra martxan dago
2006-08-30 02:00 Barriak'The black dahlia' Brian de Palmaren azken filmak emon deutso hasierea aurtengo Veneziako Mostrari, 63. edizinoari. Josh Hartnett, Scarlett Johansson eta Hilary Swank dira protagonistak eta 'L.A. Confidential' James Ellroyren nobelan dago oinarrituta.
Santurtziko Las Viñas Liburutegiak 'De Argentina' zikloa antolatu dau irailetik abendura
2006-08-30 02:00 BarriakSanturtzi udalerri bizkaitarreko Las Viñas Liburutegiak 'De Argentina' izeneko zine-zikloa antolatu dau irailetik abendurarteko eguazten guztietan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herrialde arteko filmeen proiekzinoa egin asmoz.
Munduko personarik zaharrena hil da, 116 urtegaz
2006-08-29 02:00Maria Esther de Capovilla, munduko emakume eta personarik zaharrena (Errekorren Guinness Liburaren arabera), 116 urte eukazala hil da Ekuadorreko kostaldeko Guayaquile herriko ospitale batean. Antza danez, egun bi eroiazan neumoniak jota. Emakumea 1880an jaio zan.
Bertan behera suediarren Txoko Operazinoa
2006-08-29 02:00 Jan edanakFinantziazino arazoak aitatuz, Suediako Telia telebista kateak jakinarazo dauenez, 'Txoko Operazinoa' reality berezia bertan behera itxi eta aurrerago egitekotan gelditu dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...