Unibersidadeko 23 ikaslek Europako enpresetan egingo ditue praktikak, BBK Gazte Lanbidean Fundazinoari esker

Bizkaie! 2009-09-24 14:02   Euskaldunak munduan

Fundazinoak Europar Batasuneko Leonardo da Vinci programearen barruan garatzen dau ekimen hau. Europako enpresetako praktikak Bizkaian bizi diran erdi edo goi mailako unibersidade-tituludunentzat dira.

BBK Gazte Lanbidean Fundazinoaren Europako mobikortasunerako 'Martxan' eta 'Egokitu' programek unibersidadeko ikasleei lagundu nahi deutsee enpleguaren kalidadea eta aukerak handitzen, aurreikuspenak areagotzen, profil profesionala sendotzen eta Europako lan-merkatu desbardinen ezaugarri bereizgarrietara egokitzen. Holan, 23 gaztek -16 neska eta zazpi mutil- osotutako taldea irailean joan da Europar Batasuneko zenbait herrialdetara enpresetan praktikak egiteko.

Fundazinoak Europar Batasuneko Leonardo da Vinci programearen barruan garatzen dau ekimen hau. Europako enpresetako praktikak Bizkaian bizi diran erdi edo goi mailako unibersidade-tituludunentzat dira. Ikasleak 24 eta 35 urte artekoak izan behar dira, eta 45 urtera artekoak, emakumeak izan ezkero. Helburua laneratzeko prozesua sustatzea danez, eskari gitxiko unibersidade-ikasketak egin eta lan-esperientziarik ez dabenei emongo jake lehentasuna.

Arduradunen arabera, programearen iraupena 13 astekoa izango da. BBK Gazte Lanbidean Fundazinoak, bidaia-gastuak, ostatua, atzerriko enpresa batean 12 astez egindako praktikak, ingeles, portuges, aleman eta italierako prestakuntza berezia eta erantzukizun zibileko asegurua emoten ditu. Aurtengo martitik maiatzera, 14 gaztek parte hartu dabe Europako mobikortasun-programetan.

Hurrengo deialdiko oinarrien eta 2010. urterako programearen informazino osoaren barri jaso gura izan ezkero, abendutik aurrera egongo dira ikusgai www.gaztelanbidean.org web-orrian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu