Bilboko Udalak Miguel de Unamuno VIII. Saiakera sarirako deia egin dau
2006-09-18 02:00Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitara bako eta gitxienez ehun orriko luzerako ipuinakaz parte hartzeko aukerea izango dabe. Aitatu epea 2006ko zemendiaren 30ean amaituko da.
Xanon arte-galeria inaugurauko dabe eguenean Bilbon
2006-09-18 02:00Xanon arte-galeria barriak eguenean, hilak 21, zabalduko ditu bere ateak Bilbon Cristina Gutierrez-Meurs (Madril, 1966) artistearen ‘Entre blanco y negro’ izenburuko erakusketeagaz.
Delorean Berlinen, merkadu diskografikoaren azokan
2006-09-15 02:00 MusikeaDelorean pop talde gipuzkoarra Euskal Herriaren izenean joango da irailaren 20tik 22ra Merkadu Diskografikoaren Nazinoarteko XVIII. 'Popkomm' Azokara. Azokea Alemaniako uriburuan, Berlinen izango da.
EAEn 1.093 ezkontza zibil egin dira urtarriletik apirilera, igazko aldi berean baino % 9,6 gehiago
2006-09-15 02:00Euskal Autonomia Erkidegoan, ezkontzen kopurua 2006ko lehen hiruhilekoan 1.093 izan zan. Hau da, 2005eko laugarren hiruhilekoan egin ziran 1.996 ezkontzen erdia baino gehiago, eta 2005eko lehen hiruhilekoan eginikoak baino %9,6 gehiago.
Ikastolen ikasturte-hasiera ekitaldia egin dabe Zamudion
2006-09-15 02:00 Euskerea berbagai ‘SAIOKA, 30 urte, urrats bat baino gehiago euskarazko ikasmaterialetan’ aurkeztu dabeBerrehun lagun baino gehiago batu dira Zamudioko Teknologia Alkartegian zapatuan goizeko hamaiketan urte akademiko barriari hasierea emoteko ekitaldian. Ganera, 'SAIOKA, 30 urte, urrats bat baino gehiago euskarazko ikasmaterialetan’ aurkeztu dabe.
'Volver', 'Alatriste' eta 'Salvador': Oscar sarietarako espainiar hautagaiak
2006-09-15 02:00Pedro Amodovarren ‘Volver’, Agustian Diaz Yanesen ‘Alatriste’ eta Manuel Huergaren ‘Salvador’ dira Hollywoodeko Oscar sarien 79. edizinoan, ingelesez ez diran filmen atalean, Espainia ordezkatzeko Zine Akademiak aukeratutako filmak.
Paloma Rojasen artelanak ikusgai Gorlizen
2006-09-14 02:00 KultureaPasa dan domekatik eta irailaren 16ra arte, Paloma Rojas artistearen lana dago ikusgai Gorlizko Udal Erakusketa Aretoan.
'Etorkizuna lehertu': Stupenda Jones taldearen bakarkako lehen diskoa
2006-09-14 02:00 MusikeaStupenda Jones taldearen Etorkizuna lehertu izeneko diskoa (Gor) kalean da. Izenburuak berak argi dakarren legez, kantu gehienak protesta egitekoak dira, mezu zuzenak eta kritikoak.
Argia ikusi dau Ardotxiren ‘Mentxakaren aitorpena’ liburuak
2006-09-14 02:00 KultureaErrealidade nobelatu legez definidu daiteke liburu hau: 1971n egile eta protagonistea atxilotzen dabenean hasten da, eta polizia-etxeko itaunketak irauten dauen bitartean garatzen da.
Kilometroak 2006ko pregoia irakurriko da zapatuan Oiartzunen
2006-09-14 02:00 Euskerea berbagai'Kilometroak 2006' jaialdiaren pregoia irakurriko da zapatu honetan, irailak 16, arratsaldeko 20:30etan Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian eta leku berean baina egun bat aurretik pregoi honen entsegua egingo da komunikabideentzat. Jaialdia urriaren 1ean ospatuko da.
‘Azken olatua, azken arnasa’: Enrike Zubiaren azken eskulturea Bermeon
2006-09-14 02:00Enrike Zubiaren ‘Azken Olatua, Azken Arnasa’ izeneko eskulturea inaugurau dabe Bermeon. Bizkaiko herriko udalaren ‘arrantza mundua’ proiektuaren barruko azken ekimena izan da eskulturea. Proiektu horretan beste eskultura bi dagoz, bata San Juan Portalean eta beste bat Torronteron.
The Cherry Boppers santutxuarrek lehenengo diskoa aurkeztu dabe
2006-09-13 02:00 Musikea ‘Dressin' the puppet’Noizpop disketxe bilbotarraren eskutik Bilbotik datozen jazz-funk doinuak entzungai dagoz honezkero, izan be, The Cherry Boppers boskote santutxuar gaztearen lehenengo diskoa, ‘Dressin' the puppet’ izenekoa, kaleratu dabe.
Berri Txarrak-ek Londonen amaituko dau Rise Againstegaz batera eginiko europear bira
2006-09-13 02:00 MusikeaBerri Txarrak-ek Londonen amaituko dau gaur Europan zehar Rise Against eta A Wilhelm Scream talde amerikarrakaz egindako bira erraldoia. Zazpi herrialde igaro ostean, kontzertu guztietan sarrerak agortu egin dira (Amsterdam, Berlin, Paris, Birmingham...).
Roge Blascok bloga zabaldu dau
2006-09-13 02:00Radio Euskadiko kazetari eta abenturazale Roge Blascok bloga zabaldu dau eitb.com webgunean. ‘Levando Anclas’ eta ‘La casa de la palabra’ irratsaioen esatari ezagunaren blogean Afrika, Amerika, Asia eta Europa ezagutzeko informazinoa eskaintzen da, irratsaioetan lantzen dituan gaien eta parte hartzen daben konbidatuen eskutik.
Idi Bihotzek zuzenean grabauko dau seigarren diskoa
2006-09-12 02:00 MusikeaIdi Bihotz bilbotarrak euren seigarren diskoa grabetan dagoz egunotan. Hainbat proba egin ostean, irailaren 13an, eguaztena, Antsoain udalerri nafarrean kontzertua emongo dabe eta bertan jasoko dabez kantak.
'Jolastu Parkean' ekimenak 17.000 ume batu ditu Bilbon
2006-09-12 02:00Bilbao Aktiba! ekimenak sustatutako 'Jolastu Parkean' programako jardueretan 17.000 umek hartu dabe parte aurtengo udan, 26 monitoreren begiradapean.
Getxoko Komiki Azokeak 'Capitan Trueno' personaia sortu eban Victor Mora marrazkigilea omenduko dau
2006-09-12 02:00 KultureaGetxoko Komiki Azokeak 'Capitan Trueno', 'Jabato' edota 'Corsario de Hierro' komiki-personaien sortzaile ospetsua, Victor Mora marrazkigilea omenduko dau abenduaren 1etik 3ra Areetako Geltokiko plazan egingo dauen bere V. edizinoan.
Lucia Etxebarria plagieteagaitik salatu dabe
2006-09-12 02:00Jorge Castello psikologoak Lucia Etxebarria idazlea salatu dau. Castelloren esanetan, ‘Etxebarriak, azken liburuan, nire artikulu baten zati bat kopiau dau’. Salaketea egile-eskubidea urratzeagaitik jarri deutso eta ‘testua kopieteaz gan, hainbat ideia be hartzen ditu’, ganeratu dau psikologoak.
Maltzeta trikitilaria hil da
2006-09-12 02:00 MusikeaJuan Garate Alkorta Maltzeta (1924-2006) Azkoitiko Urrategi bailarako Maltzeta-Etxetxo baserrian jaio zan. Bizitza osoa musikeari eskaini ostean, 82 urtegaz hil da trikitilaria.
AEK-k ikasturte barriko matrikulazino kanpainea aurkeztu dau
2006-09-12 02:00 Euskerea berbagaiIkasturte honetan, AEK-k badakar barrikuntzarik zenbait herritan. Inbersinorik handiena Nafarroan egin dau, Iruñeako Donibane auzoan euskaltegi barria egin dau eta. Bizkaian Barakaldoko euskaltegia handitu eta barritu egin dau, eta Zornotzako (Bizkaia), eta Soraluzeko (Gipuzkoa) euskaltegiak lekuz aldatu ditu.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...