EHU Iberoamerikako zientzia-produkzinorik handienetako lehenengo 20 zentroen artean dago
2006-10-11 02:00 Euskaldunak munduanEHU Iberoamerikako herrialdeetan zientzia-produkzinorik handienetakoa da. Izan be, Iberoamerikako ikerketa zentroen artean 16. postuan dago, eta Estadu espainiarrekoen artean, bederatzigarrenean, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.
Debajazz jaialdiak herri txikietara eroango dau musikea
2006-10-11 02:00 MusikeaAfizinoz sortutako Debajazz festibalaren hirugarren edizinoa hastear dago. Urriaren 20an hasi eta 28ra arte, Gipuzkoako Deba bailarako herri txikietan be (Soraluze, Elgeta...) jazz musikea jorratzen daben hainbat taldez gozetako aukerea izango da.
Enpresa barrikuntzarako ‘Toribio Echevarria’ sarien XVII. edizinoa azken txanpan
2006-10-11 02:00Enpresa berrikuntzarako ‘Toribio Echevarria’ sarien XVII. edizinoa azken txanpan dago izen-emoteari jagokonez, eta proiektuak aurkezteko azkenengo eguna urriaren 18a izango da.
Inter Rail programearen arrakastea
2006-10-11 02:00Euskadin 1.400 Inter Rail txartel saldu dira 2006. urteko lehen bederatzi hilebeteetan. Txartel horregaz Europako 30 herrialdetan eta Marokon egin daitekez biajeak trenez, nahi beste. Igazko denporaldi beraren aldean, aurten saldutako txartelen kopuruak % 0,1 egin dau gora.
Patxi Zubizarreta eta Javier De Dios idazleek Euskadi Saria jaso dabe
2006-10-11 02:00 sariak-autortzakHaur eta gazte literaturan Patxi Zubizarretaren ‘Pantaleon badoa’ (Pamiela) saritu dabe. Gaztelaniazko saria Javier De Dios Lopezentzat izan da 'Comida para peces' (Hiru) lanagaitik. Euskerazko narratiba saria eta itzulpengintzakoa urriaren amaieran jakinarazoko dabez.
Googlek YouTube bideo webgunea erosi dau 1.300 miloe euroan
2006-10-10 02:00YouTube 2005eko zezeilean sortu zan eta 67 behargin daukaz. Egunean 100.000 miloe deskarga egiten dira eta Ameriketako Estadu Batuen webguneen zerrendan zazpigarren dago.
Baztarrikak hizkuntza koofizialakaz konpromiso handiagoa eskatu deutso Gobernu zentralari
2006-10-10 02:00 Euskerea berbagaiBaztarrikaren eretxiz, Estaduaren hizkuntz politikeak demokraziako azken 30 urteotan onarpen behartua izan dau beste erremediorik ez dagoalako, eta beste hizkuntza koofizialakazko erresistentzia izan dau ezaugarri.
Doverrek seigarren diskoa kaleratu dau
2006-10-10 02:00 Musikea‘Follow the city’ izenburupean argitaratu dau taldeak seigarren diskoa. Madrildarrek ‘itxaropen eta ilusinoz betetako aroa’ hasi dabela dinoe. Horretarako, euren rock estiloa barritu eta erritmo elektroniko eta jantzagarriagoak eskaini dabez.
Elorrion ‘24 Ordu Digitalean’, film laburren lehiaketea
2006-10-10 02:00 Barriak24 Ordu Digitalean film laburren lehiaketea edonori zuzendua dago, bereizketarik egin barik amateur eta profesionalen artean. Lehiaketearen ezaugarri nagusia ondokoa da: laburmetraiak 24 ordutan landu beharko dira.
Eudelek euskara zerbitzu barria izango dau
2006-10-10 02:00 Euskerea berbagaiEuskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) euskara zerbitzu barria jarriko dau martxan laster, udalen lana koordinetako eta udalerrietan euskerearen erabilerea sustatzeko plan orokorrak bultzatzeko, Eudeleko iturriek prentsa-ohar bidez iragarri dabenez.
Gorka Ostolaza finalaurrekoetan
2006-10-09 02:00 BertsolaritzeaZamudion hasi zan Bizkaiko Bertsolari Txapelketea eta Gorka Ostolazak zuzenean lortu eban finalaurrekoetarako txartela. Gainontzeko bertsolariek azken puntuazinoaren arabera izango dabe sailkatzeko aukerea.
Mondragon Unibersidadeko ikasturte barria gaur, urriak 9, hasiko da
2006-10-09 02:00Mondragon Unibersidadeak (MU) gaur, urriak 9, zabalduko dau 2006-2007 ikasturtea, Oñatiko Santa Ana ekitaldi aretoan egingo dan eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria buru izango dauen ekitaldi ofizialean.
Iurretako Montoi eta Montoste inguruen lehengo eta oraingo argazkiak
2006-10-09 02:00Iurretako Montoi eta Montoste zubi ondoko lurren inguruan izandako aldaketen barri emoteko, 38 orrialdez osotutako liburutxua argitaratu dau Gerediaga Alkarteak. Bertan, antxinako eta oraingo argazkiak batzen dira.
Zinema gay, lesbiana, transexual eta bisexual britainiarraren ganeko zikloa Bilbon
2006-10-09 02:00 BarriakHegoak Euskal Herriko Gay, Lesbiana eta Transexualen Elkarteak zinema gay, lesbiana, transexual eta bisexual britainiarraren ganeko zikloa antolatu dau. Zikloa pasa dan barikuan, urriak6, hasi zan, ‘Another country’ filmagaz, eta danetara 8 film erakutsiko dira. Emonaldiak Hegoak alkartearen egoitza izango dira, Bilbon, barikuro, 20:00etatik aurrera. Sarrerea doban izango da.
Getxoko XXIV. Antzerki Jardunaldiak: euskal antzerki produkzinoaren erakusleiho
2006-10-09 02:00 KultureaDatorren eguenean, urriak 12, Getxoko XXIV. Antzerki Jardunaldiak hasiko dira. Urriaren 22ra, genero guztien eta publiko guztietarako 13 antzezlan eskainiko dira 18 antzezkizunetan.
Omenaldia Jesus Galindezi New Yorken
2006-10-09 02:00 Euskaldunak munduanColumbiako Unibersidadeak eta New Yorkeko Euskal Etxeak zenbait ekitaldi antolatu ditue urriaren 13, 14, eta 15erako, AEBetako euskal ordezkariaren bahiketea eta hilketearen 50. urteurrena gogoratzeko.
Ongintza-galea Los Txikis taldearen 50. urtebetetzean
2006-10-09 02:00 MusikeaBilbainadek musika-genero legez merezi daben ospakizuna izango dabe domeka honetan, urriak 15, Arriaga Antzokian, Los Txikis taldearen 50. urteurrenagaz batera antolatu dan galearen bitartez.
Atom Rhumba talde bilbotarrak urriaren 27an kaleratuko dau ‘Amateur Universes’ disko barria
2006-10-06 02:00 MusikeaOihuka diskoetxeak argitaratuko dau bilbotarren disko barria. Barriro be Kaki Arkarazogaz grabau dabe diskoa Garate estudioetan, eta Arkarazo bera izango da zuzenetako teknikaria be.
‘Bat, bi, Manchester’, Irati Jimenezen lehen nobelea plazan
2006-10-06 02:00 KultureaOndarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketearen bosgarren deialdian irabazi dau idazle mundakarrak Bat, bi, Manchester lanari esker.
Ramiro Pinillari emon deutse Espainiako Narratiba Saria
2006-10-06 02:00 sariak-autortzakIdazle bilbotarraren Las cenizas del hierro (Burdinaren errautsak) liburua saritu dau Espainiako Kultura Ministerioak aurten. Verdes valles, colinas rojas ( Ibar berdeak, muino gorriak) trilogiako azken nobelea da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...