Angela Figuera bilbotarraren olerkien irakurketea Bilbon haren jaiotzearen urteurrena gogoratzeko

Bizkaie! 2009-10-29 13:58

Angela Figuera Eguna Bidebarrieta Kulturgunean egingo da, udal liburutegiaren barruan ezagutzari eskaintzen jakon esparruan, kultura eta zientzia sustatu eta garatzea helburu dauena. 'Las voces de Angela Figuera Aymerich' ekimena hilaren 30ean, izango da Bidebarrietako ekitaldien aretoan, 19:30etatik aurrera eta doban. Musikeagaz lagundutako errezitaldi poetikoa izango da.

Bigarren urtez jarraian, Bidebarrieta Kulturguneak Angela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau, 1902ko urriaren 30ean bizkaiko uriburuan jaioa eta 1984ko apirilaren 2an Madrilen hildakoa, orain 25 urte hain zuzen be. Figuera gerra osteko euskal poesiako figurarik nabarmenenetakoa da baina publikoarentzako, ez hain ezaguna. Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bere jaioterrian ezagutarazoteko ekimena jarri dau abian eta igaz, urteroko omenaldia instituzionalizau eban Miguel de Unamuno, Gabriel Aresti eta Blas de Otero bilbotar idazle ilustratuen oroimena gogora ekarteko ekimenakaz egin dan moduan.

Hiru idazle horreek gogora ekarteko antolatzen diran ekimenak bezela, Angela Figuera Eguna Bidebarrieta Kulturgunean ospatzen da, udal liburutegiaren barruan ezagutzari eskaintzen jakon esparruan, kultura eta zientzia sustatu eta garatzea asmo dauena. 'Las voces de Angela Figuera Aymerich' ekimena hilaren 30ean izango da Bidebarrietako ekitaldien aretoan, 19:30etatik aurrera eta doban. Musikeagaz lagundutako errezitaldi poetikoa izango da. Aurkezpena Iñaki Lopez de Aguileta Kultura zuzendariaren eskutik izango da eta ondoren, Angela Figueraren poesien sailkapen baten irakurketea egingo da irratiko esatari eta kazetari batzuen eskutik: Carmen Navarro (Radio Popular), Idoia Jauregi (Radio Euskadi), Txani Rodríguez (kazetaria eta idazlea, kultureari eskaintzen jakon tarteetan kolaboretan dauena) eta Almudena Cacho (Punto Radio). Errezitaldi poetiko hau Tizziana Tagliani arpajolearen doinuakaz lagunduta izango da.

Ángela Figuera Bilbon jaio zan 1902ko urriaren 30ean, klase ertaineko familia baten altzoan, eta etxekoak kontra izan zituan poesia lantzen hasi eta Madrilera Filosofia eta Letrak ikastera joatea erabagi ebanean. Lizentziaturea atara ondoren, plaza bat lortu eban Huelvako institutu batean, eta bertan atrapau eban Gerra Zibilaren hasiereak. Errepublikarren porrotaren haritik –Angela eta senarra honen aldekoak ziran–, Soria aldera abiatu zan. Hantxe sortu jakon estreinako aldiz argitaratzeko aukerea.

Figuera and.aren lehen lana, ‘Mujer de barro’, intimismoz betetako poema-bildumea da, zentsureagaz zenbait arazo sortarazo eutsona liburuari darion sentsualtasun eta erotismoagaitik. Lan honi esker, garai haretako poeta nabarmenen artean kokatu zan. Horren ondoren, bere liburuek gerra osteko laztasun eta sufrimenduak islatzen zituen gizarte-gaiak izan zituen ardatz. Horrexen artekoak dira ‘Belleza cruel’ eta ‘Toco la tierra’ , bere poema-bildumarik ezagunenak. Poetea ia anonimotasunean hil zan Madrilen, 1984an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu