‘Peter Pan eta jaka eskarlata’, ume-heldu eta heldu-umeentzako beste abentura bat
2006-10-05 02:00 KultureaJM Barrieren Peter Panen magiak jarraipena dauka Geraldine Mac Caughreamen ‘Peter Pan in scarlet’ lanagaz eta mundu mailako klasiko handi honen bigarren zatiaren aurkezpenagaz bat eginik (32 herrialdetan aurkeztuko da), euskerazko itzulpena be plazan dago gaurtik aurrera.
’Poltsiko Musikea’ Bilbon jazz, pop, akustiko, Brasilgo musika eta musika barrien erritmoan
2006-10-05 02:00 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak ‘Poltsiko Musikea’ programearen bigarren edizinoari hasierea emongo deutso bihar. Hortik aurrera, barikuero, zemendiaren 3ra arte herritarrei musika joera desbardinak zuzenean esakiniko jakez.
Eusko Ikaskuntzak elikadura ohituren inguruko jardunaldiak egingo ditu Bilbon
2006-10-04 02:00 Jan edanakJose Enrique Campillo ‘El mono obeso’ liburuaren egileak hasiko ditu datorren barikuan, urriak 6, Eusko Ikaskuntzak antolatuta Bilbon egingo diran elikadura ohitura eta erabileren inguruko jardunaldiak.
Bilboko BAD jaialdia: Espainiako Programazinorik Barritzaileena
2006-10-04 02:00 kulturbizBilbao Antzerkia Dantza (BAD) Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdia Espainiako Antzerki eta Jantza Programazinoen III. Sarietan saritu dabe, Espainiako Programazinorik Barritzaileena izeneko atalean.
Bide Ertzean Catalunyan
2006-10-04 02:00 Musikea‘Non dira’ disko barria amaituta, tolosarrek Catalunyan kontzertu bi emongo dabez astegoienean. Gironan urriaren 6an eta Tarragonan urriaren 7an.
Euskal editoreen ordezkaritzea Frankfurten
2006-10-04 02:00 Euskaldunak munduanEuskal Editoreen Elkarteak eta Euskal Editoreen Gremioak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarekin alkarlanean izango dabe erakustokia Frankfurteko Liburu Azokan, datorren domekara arte (urriak 8).
Artxandako Funikularraren 91. urtemugea ospatzeko lasterketea egingo da bertako 1.451 eskilaretan gora
2006-10-04 02:00Datorren zapatuan, urriak 7, 91 urte beteko ditu Bilboko Artxandako Funikularrak, eta hori ospatzeko, Bilboko Udalak ibilbide bitxiko atletismo lasterketa bat antolatu dau: Funikularraren beheko eta goiko plazak lotzen dabezan ia 1.500 eskilarak igotea.
Bilboko Udal Txistulari Bandeak III. kontzertu denporaldia aurkeztu dau
2006-10-03 02:00 MusikeaBihar, urriak 4, hasi eta martira arte 12 emonaldi eskainiko dituan kontzertu ziklo honek bi bereizgarri ditu: batetik, artista gonbidatuen presentzia, eta bestetik, txistu-musikarik tradizionalena eta beste genero eta estiloakaz buztartzeko jokerea.
BBK-Everest espedizinoko kideek uko egin behar izan deutsie tontorrera heltzeari, 448 metro falta zirala
2006-10-03 02:00BBK-Everest Hornbein Couloir espedizinoko kideek uko egin behar izan deutsie munduko mendirik altueneko tontorrari, 448 metro falta zirala. Era horretara, Juan Vallejo, Alberto Iñurrategi eta Ferran Latorre ez dira barriro saiatuko, eta datorren astean Euskal Herrira bueltauko dira.
Helduei be zuzendutako umeen literaturea
2006-10-03 02:00 Kulturea‘Txabola terapeutikoa’ lanean gurasorik bako mundua irudikatzen dau Pako Aristik. Protagonistak aitita-amumak eta gaixorik dagoan lobea dira eta aititak umea nagusi legez tratetan dau.
Unai Elorriagaren 'Matxinsaltoen belarriak' lanean heriotzea hur-hurretik jorratzen da, 'askotan umeek helduek atarako ez dabezan ondorioak ataraten dakie-eta' .
Joseba Gotzonek autoproduzidutako lana: 'Gris'
2006-10-03 02:00 Musikea‘Dana ez da ez baltza ez zuria’. Horretan oinarrituta jarri deutso izenburua Joseba Gotzon musikariak argitaratu barri dauen diskoari.
Bermeoko Hizkuntza Eskolea inaugurau dabe
2006-10-02 02:00 Euskerea berbagaiBermeokoa, bederatzigarren Hizkuntza Eskola Ofiziala da Euskal Autonomi Erkidegoan, eta bere eragin esparrua Busturialdeko udalerri eta Bakioko herrira zabaltzen da.
Zemendiaren 28an banatuko dira 2006ko Euskadi Literatura Sariak
2006-10-02 02:00Euskerazko modalidatean, Pruden Gartzia (‘Lazarraga Ernazimentua euskaraz’, Koldo Izagirre (‘Sua nahi, Mr Churchill?’), Karlos Linazasoro (‘Denbora aleak’), Xabier Montoia (‘Bingo poemak 1981-2000’) eta Iban Zaldua (‘Etorkizuna: hamabost ipuin ia politiko’) dira finalistak.
Tomas Ondarra kazetari grafikoak betiko Bilboren ikuspegia erakutsiko dau
2006-10-02 02:00 KultureaUrriaren 2tik 20ra bitartean zabalik egongo dan erakusketeak, ordenagailuz landutako irudi eta testuen bitartez, Bilboko berezitasunak islatzen ditu, Zazpikaleak, Begoñako Ama, funikularra, Athletic, diseinu bereziko baldosak edota bere pastel bitxiak.
Baga-biga disketxearen udagoieneko nobedadeak
2006-10-02 02:00 MusikeaBaga-Biga musika ideiak diskoetxeak lau disko barri argitaratuko ditu udagoienera begira. Holan, ‘Noizean Behin’, ‘Basaki’ eta ‘Korrontzi’ taldeen diskoak udabarrian kaleratu ondoren, ‘Linea 2’, ‘Bidebat’, ‘Itaka’ eta ‘The Kill Ministers’ taldeei jagoke orain disko barriak aurkeztea.
Getxoko Bigarren Eskuko Liburuen Azokeak 6.000 eurotik gora batu ditu Tindoufeko proiektu baterako
2006-10-02 02:00 KultureaBatutako dirua Tindoufeko (Sahara) errefuxiatuentzako kanpamentuetako lehenengo hezkuntzako bi eskola berreregiteko erabiliko da.
Gaurko egunez jaio zan Miguel Unamuno, 1864an
2006-09-29 02:00Idazle bilbotarra omentzeko, ekitaldi instituzionala egingo dabe gaur Bilboko, zelan ez, Unamuno plazan. Eguerdiko lore-eskaintzea eta ohorezko agurra egin ostean, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak adierazpen instituzionala egingo dau.
Kalamuaren ganeko jardunaldiak Otsagabian
2006-09-29 02:00Kalamuari lotutako berbaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak antolatu dabez Otsagabian (Nafarroa) domekara arte egiten dagozan Cannabis Parade topaketetan. Seigarren urtea da Cannabis Parade topaketak egiten dirala. Ondo paseteaz gan, kalamuaren errealidadea ezagutzea eta ezagutzera emotea da topaketen helburu nagusia.
Euskaltegietan, ikasle kopuruak gora egin dau nabarmen
2006-09-29 02:00 Euskerea berbagaiEuskaltegi publiko eta pribadu homologatuetan euskerea ikasi gura daben 40.000 lagunek baino gehiagok emon dabe izena. Astelehenean hasiko da 2006-2007 ikasturtea eta 40.000 lagun horreetatik 4.000 inguruk autoikaskuntza bidez ekingo deutse ikasketeari.
Ondarroa euskal kulturearen ardatz Augustin Zubikarairen omenezko XXI. mendeko Lore Jokoakaz
2006-09-28 02:00Lore jokoak XIX. mendearen erdialdean sortutako mobimentu euskaltzalea izan zan eta, Iparraldean sortu arren, zazpi euskal lurraldeetan zabaldu zan. Orain, antolatutako XXI. mendeko I. Lore Jokoen bidez, Ondarroak euskal kulturearen erronka barriak eta Augustin Zubikarai buztartu nahi ditu.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...