Miguel de Unamuno IX. Saiakera Lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2007-09-11 02:00

Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitaratu bako eta gitxienez ehun orriko lanakaz parte hartzeko aukerea izango dabe Bilboko Udalak antolatutako lehiaketean. Aitatutako epea 2007ko zemendiaren 30ean amaituko da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Miguel de Unamuno IX. Saiakera Lehiaketarako lanak hartzeko epea zabaldu dau. Edozein nazionalidadeko egileek gai libre, argitaratu bako eta gitxienez ehun orriko lanakaz parte hartzeko aukerea izango dabe. Aitatutako epea 2007ko zemendiaren 30ean amaituko da.

Miguel de Unamuno IX. Saiakera Lehiaketak modalidade bi ditu: euskerazkoa eta gaztelaniazkoa. Bakotxak 7.000 euroko lehenengo saria izango dau, igaz baino 400 euro gehiago.

Lorenzo Alvarez de Toledo madrildarrak irabazi eban VIII. edizinoa De manzanas y serpientes saiakereagaz. VIII. edizinoko euskerazko saria Pedro Alberdik irabazi eban Carlos esaten zioten gizona saiakereagaz.

Lehiaketearen arauak Udalaren webgunean irakur daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu