Ang Lee zinemagileak irabazi dau Urrezko Lehoia, bigarrenez
2007-09-11 02:00 BarriakEpaimahaiak ‘Se, jie’, Ang Lee taiwandar zinemagilearen filmari emon deutso Veneziako 64. Mostraren Urrezko Lehoia.
Beste alde batetik, Brian de Palmak irabazi dau zuzendari onenaren saria eta Cate Blanchett eta Brad Pittek, barriz, aktore onenaren sariak.
Epaimahaiak ‘Se, jie’, Ang Lee taiwandar zinemagilearen filmari emon deutso Veneziako 64. Mostraren Urrezko Lehoia.
Beste alde batetik, Brian de Palmak irabazi dau zuzendari onenaren saria eta Cate Blanchett eta Brad Pittek, barriz, aktore onenaren sariak.
Italiako zinemaldiak bigarrenez saritu dau Ang Lee, izan be, 2005ean, ‘Brokeback Mountain’ film arrakastatsuari emon eutsen film onenaren saria.
’Se, jie’
Zuzendari onenaren saria, barriz, Brian de Palmak jaso dau ‘Redacted’ filmari esker. De Palmak soldadu estadubatuarrek bortxatu eta hilten daben 14 urteko neska irakiar baten historia azaltzen dau.
Aurtengo edizinoan, Cate Blanchett australiarrak eskuratu dau ‘Copa Volpi’ saria, aktore onenari emoten deutsen saria, ‘I'm Not There’ filman egindako lanari esker. Bob Dylan abeslaria antzezten dau Blanchettek lan horretan.
Azken buruan, gizonezkorik onena Brad Pitt izan da epaimahaiaren eretxiz, ‘The Assassination of Jesse James by the Coward Robert Ford’ filmagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!