Iban Zalduak eta Xabier Olarrak irabazi ditue Euskadi Literatura Sariak
2006-10-20 02:00 sariak-autortzakIban Zalduak lortu dau Euskadi Literatura Saria euskerazko lanen atalean, ‘Etorkizuna’ obreari esker. Xabier Olarra izan da itzulpengintza ataleko irabazlea Raymond Queneauren ‘Exercise Style’ lanaren itzulpenagaitik. Sariak hilaren 28an banatuko dira Gasteizen.
Bizkaia Irratiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2006-10-19 02:00 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren egoitzan sinatu da Bizkaia Irratia eta Euskaltzaindiaren arteko lehenengo lankidetza-hitzarmena. Bizkaia Irratiaren izenean Dorleta Alberdi zuzendariak sinatuko dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.
IMH Ingeniaritza Eskolearen 06-07 ikasturtea martxan
2006-10-19 02:00IMH Ingeniaritza Eskolearen 06-07 ikasturtearen inaugurazino ekitaldia egin dabe gaur, urriak 19. Aurtengo promozinoan 35 ikasle-langile dagoz, igazkoaren parean. Gogoratu taldeak 30 ingurukoak izaten dirala, ez gehiago. Danetara, 80 ikasle dabilz IMHko Ingeniaritza Eskolan ikasten eta lanean 70 enpresatan.
Biluzik jatorku Kauta
2006-10-19 02:00 MusikeaAndoaineko taldeak bigarren diskoa atara dau ‘Biluzik’ izenburupean Oihuka disketxeagaz. Lehenengo diskoa, ‘Izan zaitez zu’, 2004ko urrian atara eben eta arrakasta itzela izan dau. Honezkero, taldea erreferentzia bihurtu da Euskal Herriko taldeen artean.
Ahots lirikoz jantziko da Bilbo
2006-10-19 02:00 MusikeaBilboko 11. Nazinoarteko Kantu Lehiaketea aurkeztu dabe. Urriaren 26tik zemendiaren 4ra bitartean, 29 herrialdetatik etorritako hainbat kantarik euren ahotsez gozetako aukerea eskainiko dabe. Parte-hartzaile gehienak emakumezkoak izango dira, 87; gizonezkoak, barriz, 54.
‘Ragga-ragga dator gaua’, Paddy Rekalderen ukabilkadea
2006-10-19 02:00 Kulturea‘Aspaldiko mendeku baten ukabilkadea ragga-dub erritmopean’, holan definidu dau Paddy Rekaldek bere bigarren nobelea.
Euskarazko Komunikazio Taldeak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dabe
2006-10-19 02:00 Euskerea berbagaiHitzarmen horrek, Euskaltzaindiaren eta EKTren arteko loturak sortzea dau helburu, beti be euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko asmoz.
Lagun ospetsuak Pio Barojaren liburu baten audiozko grabazinoan
2006-10-19 02:00Kultura, politika, kirola eta komunikabide munduko hainbat personaia ospetsuk Pio Barojaren ‘Miserias de la guerra’ liburuaren audiozko grabazinoan parte hartuko dabe Eusko Ikaskuntzaren ekimenez.
Ibaigane, Artatse eta Zamakola-Juan Delmas zentroak saritu dabez Julia Berrojalbiz VIII. Sariketan
2006-10-18 02:00Irakaskuntzearen kalidadea gero eta handiagoa izateko ahaleginetan diharduen eskola-komunidadeko sektoreen ahalegina bultzatzeko asmotan, saria hezkuntza arloko proiektu barritzaile, kultur arteko, solidario eta parte-hartzailerik onenari emoten jako.
‘Gaztea izan eta euskerea ahoan’
2006-10-18 02:00 Euskerea berbagaiBizkaiko zenbait udaletako euskera zerbitzu batzuk eta Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzeko ‘Gaztea izan eta euskerea ahoan’ izeneko jardunaldiak aurkeztu ditue. Izena emoteko epea urriaren 25ean amaituko da.
'SARE 2006: Emakumeak bakeak eraikitzen' biltzarra aurkeztuko dabe
2006-10-17 02:00Donostiako Kursaal Jauregian urriaren 23an eta 24an ‘Emakumeak bakeak eraikitzen’ izenburupean egingo dan SARE 2006 Nazinoarteko Biltzarra aurkeztuko dabe Gasteizen.
Herri Hizkerearen I. Jardunaldiak Ondarroan
2006-10-17 02:00 Euskerea berbagaiHerri Hizkeraren I. Jardunaldiak antolatu ditu Ondarroako Udalak zemendiaren 3rako Lore Jokoen egitarauaren barruan. Jardunaldian parte hartu gura dauenak izena emon behar dau urriaren 31 baino lehen.
Alizia lurralde miresgarritik atara eta espilu aurrean jarri dabe BADen kartela egiteko
2006-10-17 02:00Bilbao Antzerkia Dantza (BAD) izeneko Bilboko Antzerki eta Jantza Garaikidearen VIII. Jaialdia (urriak 27-zemendiak 5) iragarten dauen kartela aurkeztu barri dabe Arriaga Antzokian.
Elebide abiarazo dau Eusko Jaurlaritzeak, herritarren hizkuntz eskubideak bermatzeko asmoz
2006-10-17 02:00 Euskerea berbagaiElebide herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzera datorrela azpimarratu dabe, eta zabalik dagoala herritarren era guztietako kexak eta iradokizunak jasoteko. Zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte osoari dago zuzenduta.
Urolako Kultur Zirkuitua / 2006ko urria-zemendia
2006-10-17 02:00Urolan estreinauko dan kultur eskaintzea eskualde ikuspegitik lantzeko ideia honek, jarraipena izango dau zemendian bertan, Iruñerrian eta Durangaldean inguru horreetako euskera alkarteek antolatuta.
Emakume Landatarraren Nazinoarteko Eguna
2006-10-16 02:00Gaur, urriak16, Gernika-Lumon egingo da Emakume Landatarraren Nazinoarteko Egunaren hirugarren edizinoa. Helburu nagusiena gizarteak Landako Emakumeen lana aintzat hartzea da.
Iñaki Iturriotzek finalaurreetarako txartela lortu dau
2006-10-16 02:00 BertsolaritzeaSestaoko Musika Etxean izan zan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketea eta berrehun bat lagunen aurrean kantau eben bertsolariek. Iñaki Iturriotzek 400,5 puntu lortu zituan.
‘Rose Escargot’, Kerobiaren barriena
2006-10-16 02:00 Musikea2004ko ‘Kerobia’ diskoaren ondoren, Iruñeako taldearen bigarren diskoa plazan dago, lan kontzeptuala da eta taldeak fikzinozko pertsonaia baten bizitzearen nondik norakoak azaldu gura izan ditu.
Aitor Gorosabelek gitarra ikastaroa emongo dau
2006-10-16 02:00 MusikeaSu Ta Gar taldeko kantari ezagunak ikastaro berezia emongo dau eguaztenean, urriak 18, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan. Lau orduko ikastaroa izango da, arratsaldez (lauretatik zortzietara).
Bilboko Udal Musika Bandearen 111 urteko historia laburbildurik
2006-10-11 02:00 MusikeaIrudi ugariz honidutako ia 250 orrialdetan, Carmen Rodriguez Suso musikologoak errepasoa egiten deutse Bandearen eta taldeko kideeen gora-beherei, zuzendarien izakereari, errepertorioari eta jentaurreko emonaldietarako erabili diran kiosko desbardinei, bai eta musika-irakaskuntzan izan daben eraginari be.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...