Wayne Wangen ‘A thousand years of good prayers’ filmarentzat Urrezko Maskorra

Bizkaie! 2007-10-01 15:55   Barriak

Donostiako 55. Nazinoarteko Zinemaldian, sari bi eroan ditu ‘A thousand years of good prayers’ filmak, film onenari Urrezko Maskorra eta gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, barriz, Henry O. aktorearentzat izan da.

Donostiako 55. Nazinoarteko Zinemaldian, sari bi eroan ditu ‘A thousand years of good prayers’ filmak, film onenari Urrezko Maskorra eta gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, barriz, Henry O. aktorearentzat izan da. Emakumezkoetan, Zilarrezko Maskorra Blanca Portillo aktoreak irabazi dau Gracia Querejetaren ‘Siete mesas de billar frances’ filman Charoren rolean egindako lanagaitik.

Paul Auster buru izan dauen epaimahaiaren erabagiz, Wayne Wangen atzetik, Querejeta and.a izan da irabazlea, izan be, Zilarrezko Maskorraz gan, gidoi onenaren epaimahaiaren saria jaso dauelako John Saylesen ‘Honeydripper-en gidoiagaz batera.

Ganerako sariak ondokoak izan dira:

- Epaimahaiaren Sari Berezia: ‘Buda az sharm foru rikht’ (Hana Makhmalbaf).
- Argazki onena: ‘Ceot oi Kap gei (Charlie Lam).
- Zuzendari Barriak saria: Conrad Clark (Soul Carriage).
- Ikuslearen saria: ‘Caramel’ (Nadine Labaki).
- Gazteriaren saria: ‘Caramel’ (Nadine Labaki).
- Horizontes saria: ‘El baño del Papa’ (Enrique Fernnandez-Cesar Charlone).
- Zinema Eraikitzen saria: ‘Gasolina’ (Julio Hernandez Cordon).

Beste alde batetik, Richard Gere aktoreak eta Liv Ullmann aktore eta zuzendariak, 55. Zinemaldiaren Donostia Saria jaso dabe. Era horretara, euren izenak zine-ibilbide oso baten ohorezko sari entzutetsu hau jaso daben zine-izar handien zerrendara gehituko dira: Glenn Ford (1987), Vittorio Gassman (1988), Bette Davis (1989), Claudette Colbert (1990), Anthony Perkins (1991), Lauren Bacall (1992), Robert Mitchum (1993), Lana Turner (1994), Susan Sarandon eta Catherine Deneuve (1995), Al Pacino (1996), Michael Douglas, Jeremy Irons eta Jeanne Moreau (1997), John Malkovich eta Anthony Hopkins (1998), Fernando Fernán-Gómez, Vanessa Redgrave eta Anjelica Huston (1999), Michael Caine eta Robert de Niro (2000), Julie Andrews, Warren Beatty eta Francisco Rabal (2001), Jessica Lange, Bob Hoskins, Dennis Hopper eta Francis Ford Coppola (2002), Isabelle Huppert, Sean Penn eta Robert Duvall (2003), Woody Allen, Annette Bening eta Jeff Bridges (2004), Ben Gazzara eta Willem Dafoe (2005) eta Max Von Sydow eta Matt Dillon (2006).

Galmourrez betetako edizinoa izan da aurtengoa, izar handiak zaleakandik inoiz baino hurrago izan dira eta, besteak beste, Viggo Mortensen, Liv Ullmann, Richar Gere, Samuel L. Jackson, Demi Moore zein Lou Reed musikari beteranoa Donostian ikusi doguz.

Azken buruan, irabazleak eta galtzaileak izaten dira urtero holakoetan eta aurten, Davif Cronenbergen ‘Eastern promises’ eta Iciar Bollainen ‘Mataharis’ izan dira galtzaile nagusiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu