‘.es’ domeinuek ‘ñ’, ‘ç’ eta ‘l·l’ letrak, dieresia eta azentu-markak onartu ditue

Bizkaie! 2007-10-02 13:49

Katalanaren, euskerearen edota galizieraren karaktereak be onartuko ditue domeinuek, Diputaduen Kongresuan lantzen dagozan Informazino Gizartearen Sustapenerako Neurrien Legearen arabera.

‘.es’ domeinuak gaztelaniak zein beste hizkuntza ofizial batzuek dituezan karaktereak onartuko ditu oraindik aurrera, besteak beste, ‘ñ’, ‘ç’, eta ‘l·l’ letrak, dieresia eta azentu-markak.

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak agiri baten bidez jakinarazo ebanez, katalanak, euskereak edota galizierak dituezan karaktereak be onartuko ditue domeinuek, Diputaduen Kongresuan lantzen dagozan Informazino Gizartearen Sustapenerako Neurrien Legearen arabera.

Industria Ministerioari lotutako Red.es erakundeak jakitera emon dauenez, ondorengo karaktereak onartuko ditu aurrerantzean ‘.es’ domeinuak: ‘á’, ‘à’, ‘é’, ‘è’, ‘í’, ‘ì’, ‘ó’, ‘ò’, ‘ú’, ‘ü’, ‘ñ’, ‘Ç’ eta ‘l·l’.

Karaktereak zatika onartuko ditue, ez danak batera. Lehenengo fasea hasita dago honezkero eta urriaren 30era arte luzatuko da. Bigarren fasea urriaren 30ean hasiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu