CorpEus, Internet euskerazko corpus legez kontsultetako aukerea emoten dauen tresnea
2007-10-02 10:54Sartutako berbearen (edo berben) lema bidezko bilaketea egiten dau Interneteko euskerazko orrien artean, eta orri horreetan dagozan berbearen agerpen guztiak erakusten ditu bere testuinguruan, hainbat daturen araberako grafikoakaz batera.
Elhuyar Fundazioko I+G taldeak, EHUko Informatika Fakultateko IXA taldearen laguntzinoagaz, CorpEus zerbitzua on line jarri dau. CorpEus zerbitzuak Internet euskerazko corpus erraldoia balitz legez kontsultetako aukerea emoten dau. Sartutako berbearen (edo berben) lema bidezko bilaketea egiten dau Interneteko euskerazko orrien artean, eta orri horreetan dagozan berbearen agerpen guztiak erakusten ditu bere testuinguruan, hainbat daturen araberako grafikoakaz batera.
Irailaren 15 eta 16an Louvain-la Neuve (Belgika) herrian egindako WAC3 (Web as Corpus) nazinoarteko kongresuan aurkeztu zan CorpEus, eta oso harrera ona izan dau. Tresnearen ezaugarriak oso interesgarriak begitandu jakez beste parte-hartzaileei, eta bertan erabilitako metodologia beste hizkuntza batzuentzat baliogarria izan daitekeela aitatu eben.
Corpusak oso garrantzitsuak dira hizkuntza guztietan: hiztegiak egiteko, hizkuntza bera arautzeko, itzulpenetan laguntzeko, hizkuntza-teknologiak garatzeko... Azken finean, berben erabilera errealen inguruko informazinoa emoten deuskue corpusek: berba bat beste bat baino gehiago erabili dan, zelan deklinau edo idatzi ohi dan, zer berbakaz konbinetan dan...
CorpEus on line dago, http://www.corpeus.org helbidean. Bertako aurkezpenean eta laguntza-orrian dago informazino gehiago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!