Galtzear dagozan fauna eta flora espezien informazino-fondoa jarri dabe sarean

Bizkaie! 2007-10-02 11:51

Eusko Ikaskuntzeak eta galtzear dagozan espezieen defensarako ADEVE alkarteak Donostian aurkeztu dabe naturearen kulturea zabaltzeko eta Internet bidez biodibersidade biologikoaren ikerketea eta ezagutzea errrazteko akordioa.

Eusko Ikaskuntzeak eta galtzear dagozan espezieen defensarako ADEVE alkarteak Donostian aurkeztu dabe naturearen kulturea zabaldu eta Internet bidez biodibersidade biologikoaren ikerketea eta ezagutzea errrazteko akordioa.

Akordioa horregaz, Eusko Ikaskuntzeak, Euskomedia Fundazinoaren bitartez, ADEVEren fondo bibliografikoa zabalduko dau inongo interes komertzialik barik. Fondoak Euskal Herriko lehorreko zein itsasoko fauna eta florearen inguruko zein espazio naturalen ganeko 80 argitalpen baino gehiago ditu euskeraz.

Gai horren inguruan dagoan fondo osotuena da, oraingoz, eta Euskal Herriko biodibersidadearen 10.000 orri baino gehiago eta 12.000 argazki inguru ditu.

Ganera, elebiduna dan ‘Naturen Ahotsa’ eta euskeraz bi hilean behin argitaratzen dan ‘Euskal Herriko Natura’ aldizkarietako edukiak be zabalduko dira. Halanda be, eskaintzea ez da horretan amaituko, edukiak etenik barik barriztetan joango diralako.

Hitzarmen honen helburua sarearen bidez naturaren zabalpen eta ikerketarako erreferente bihurtzea da, hau da, gizarte guztiari eta, batez be, zaletu, ikerlari eta espezialistei informazino bolumen handia eskaintzea, doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu