‘El Orfanato’ filma aukeratu dabe Oscarretarako hautagai

Bizkaie! 2007-09-27 18:10   Barriak

Urtarrilaren 22an emongo dau jakitera Hollywoodeko Akademiak zein film aukeratzen dituan. Espainiak aurkeztutako 'El Orfanato' hor badago, zezeilaren 24an Oscarren Galan jakingo da irabazten dauen ala ez.

Juan Antonio Bayonaren El orfanato aukeratu du Espainiako Zine Akademiak Oscar Sarien 80. edizinoan Espainia ordezkatzeko, ‘Ingelesezkoa ez dan Film Onena’ atalean.

Urtarrilaren 22an emongo dau jakitera Hollywoodeko Akademiak zein film aukeratzen dituan lehiarako eta Espainiak aurkeztutakoa hor badago, zezeilaren 24an Oscarren Galan jakingo da irabazten dauen ala ez.

Belen Rueda protagonisteak Espainiako kostaldeko umezurtz-etxe baten egunerokoa dakar pelikula honetan. Geraldine Chaplin eta Mabel Rivera aktoreek osotzen dabe aktore nagusien zerrendea. Urriaren 11n estreinauko da filma.

Jose Luis Garciren Luz de domingo eta Emilio Martinez Lazaroren Trece Rosas filmak kanpoan geratu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu