‘One Hundredth of a Second’ izeneko pelikula ingelesak irabazi dau Manhattango Film Laburren X. Jaialdia
2007-10-01 18:07 BarriakPasa dan zapatuan, irailak 29, ikusi ziran lehiaketako finalerako filmak Bilbon eta beste 33 herrialdetako zinema-aretotan. Final handia New Yorken izan zan domekan, irailak 30. Bilbon eta New Yorken, film bera aukeratu eben irabazle legez.
Pasa dan zapatuan, irailak 29, ikusi ziran lehiaketako finalerako filmak Bilbon eta beste 33 herrialdetako zinema-aretotan. Final handia New Yorken izan zan domekan, irailak 30. Bilbon eta New Yorken, film bera aukeratu eben irabazle legez.
Pasa dan zapatuan, irailak 29, Manhattango Film Laburren X. Jaialdiko film finalistak ikusi ziran Bilbon eta beste 33 herrialdetako zinema-aretotan. Ostean, final handia New Yorken egin eben domekan, irailak 30, Union Square Parken.
Jaialdiko irabazlea Susan Jacobson ingelesaren ‘One Hundredth of a Second’ film laburra izan da. Gerran dagoan Ekialdeko Europako herrialde batean kontetan da filmeko istorioa. Anbizio handiko gerrako argazkilari batek neskato baten eta armautako gizon baten arteko hartu-emon bildurgarriari argazkia atara eta lana saritu egingo dabe. Baina, ezagun bihurtu arren, argazkilaria lur jota dago errudun sentiduten dalako.
Bilbon eta New Yorken, film bera aukeratu eben irabazle legez.
Arrakastea Bilbon
Jaialdiaren antolatzaileek azaldu dabenez, Bilboko ekitaldiaren lehenengo edizinoa ‘oso arrakastatsua’ izan da, ordu erdian sarrera guztiak saldu ziralako. ‘Aretoa bete-beteta egoan’, esan dabe. ‘Publikoa bat etorri da Manhattaneko aukeraketeagaz’. Holan ba, ‘One Hundredth of a Second’ film onenarentzat izan da lehenengo saria, ‘I want to be a Pilot’ dokumental onena izentau dabe eta ‘Boris Complete Book of Rules’ ikasleek egindako film labur onena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!