Interneteko boto sistema elektronikoetarako hobekuntzak proposatu ditu EHUko ikertzaile batek
2009-11-09 14:35Proposamenak proposamen, Maider Huartek ondorioztatu dau askatasun-printzipioaren hainbat alderdi asko mugatzen dituela bardintasun eta sekretu-printzipioak beteteko aukeratu diran kriptografia-motek. Era berean, segurtasunari jagokonez, ohiko tekniken eta tresnen erabilera soila ez dala nahikoa ikusi dau, softwarea modu egokian sortu ez bada, hau da, oinarrian dagoana ondo aplikau ez bada.
eBayk bere lehen denda fisikoa zabalduko dau New Yorken
2009-11-09 13:24e-Bay-ren saltoki honen berezitasuna izango da zemendiaren 20tik 29ra bitartean baino ez dala egongo zabalik. Hona hemen helbidea: 3 West 57th Street.
Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren kudeatzailea hil da
2009-11-09 10:25 Euskerea berbagaiAuto-istripuz hil zan zapatuan, zemendiak 7. Hilbeila Euskaltzaindiaren egoitzan egongo da gaur, 10:00etatik 17:00etara. Ondoren, 19:00etan izango da hileta-eleizkizuna Zornotzan, Larreako Karmengo Santutegian.
We Are Standard getxotarrentzat Artista Espainiar Onenaren MTV Saria
2009-11-06 14:16 MusikeaEuropako Emonaldi Onenaren sarietarako hautagaietako bat izan da We Are Standard taldea beste 20 talde eta bakarlarigaz batera, baina, azkenean, ez dabe garaikur hori lortu, maNga talde turkiarra izan da kategoria horretan irabazlea.
'Bidaiariaren Txokoa' ekimenak munduko musikak dakarz
2009-11-06 14:00 MusikeaHerrialde desbardinetako kultura, ohitura eta jentea hurreratzeko helburua dauen 'Bidaiariaren Txokoa' programearen seigarren edizinoak, zemendian zehar munduko musikak eskainiko ditu.
Bizkaiko gozogileek 3.000 karolina emongo ditue bihar Bilbon
2009-11-06 12:03Artisau Gozogintzearen II. Jaia, Karolinaren Jaia izenagaz be ezaguna, Bilboko Plaza Barrian ospatuko da datorren zapatuan, zemendiak 7, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Joan dan urteko arrakastearen ondoren, 3.000 karolina doban banatzea izango da Plaza Barrira jentea erakarteko amu nagusia.
John Daviesen eskultura bat eta Ricardo Barojaren olio-pintura bat erosi ditu Bilboko Arte Eder Museoak
2009-11-06 11:13 kulturbizBilboko Arte Eder Museoak John Daviesen 'Child's View' eskulturea eta Ricardo Barojaren 'Taller de máquinas' olio-pinturea eskuratu ditu bere bildumarako.
UEUk 'Aldiri. Arkitektura eta abar', arkitektureari buruzko euskerazko lehen aldizkaria argitaratu dau
2009-11-05 17:47 Euskerea berbagaiUdako Euskal unibersidadeak (UEU) Donostian egin dau gaur aldizkariaren aurkezpena. Euskerea bide eraginkortzat hartuz, argitalpen barri honek kultura eta jakintza arkitektonikoaren zabalkundea dau helburu. Dagoeneko 0 alea kalean da, 'Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak' izenburupean.
CAF-Elhuyar sariketea martxan dago
2009-11-05 16:48Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskerazko dibulgazinoa, kazetaritzea eta narrazio-lanak bultzatzeko helburuagaz, hiru kategoria egongo dira: 'Dibulgazino-artikulu originalak', 'Gazteei zuzendutako zientzia-narrazinoak' eta 'Zientzia-kazetaritzearen arloko lanak'.
Emakumeek Zuzendutako Zinemaren XIV. Erakusketea egingo da Bilbon gaurtik zemendiaren 14ra
2009-11-05 14:47Aurten erakusketea inauguretako ardurea izango dauena zinema erotikoko zuzendari Erika Lust izango da. Gaur, hilak 5, iluntzeko 20:00etatik aurrera, zinema feminista eta pornografikoaren aukereari buruzko berbaldia emongo dau Lustek Lan Ekintzako ekitaldi-aretoan, 'Posiblea al da porno feministea?' izenburupean.
Denpora Bankua lehenengoz Berrizen
2009-11-05 14:19Denpora Bankuan ez dago dirurik. Denporea da alkartrukatzen dana. Norberak edota besteek ahal dabenean eskaini eta behar dabenean jasoten dabe zerbitzu hori zerbitzuen alkartrukean.
Hizkuntza ergatiboei buruzko nazinoarteko mintegia zemendiaren 4tik 6ra Bilbon
2009-11-05 13:01 Euskerea berbagaiJardunaldiotan hizkuntza ergatiboak deitzen diranak aztertuko dira, munduko hizkuntzen % 25 diranak, hain zuzen be, euskereari arreta berezia eskainiz edizino honetan.
Azkue Fundazinoa, teknologia barriak, euskerea eta gazteria bat eginik
2009-11-05 10:28Interneten eta teknologia barrien bidez euskerearen erabilerea sustatzeko ekimen barria da Azkue Fundazinoa. Aurkezpen-saioko berbaldian, Jose Luis Bilbaok fundazino barriak foru erakundearentzat dauen garrantzi estrategikoa azpimarratu dau.
Egitarau potoloa Zinebi 51ren aurretik be
2009-11-04 17:38 BarriakKontuak kontu, Pre-ZINEBI 51 ekitaldiak zemendiaren 11n, eguaztena, arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Jorge Gericaechevarriaren gidoiagaz, Daniel Monzonek zuzendutako 'La Caja Kovak' (Espainia, 2007) filmaren aurkezpen eta proiekzinoagaz.
Bermeon izango da bosgarren 'Kameratoia'
2009-11-04 16:37 BarriakLehiaketearen helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea da. Argazki-rallyen mekanikea ikus-entzunezkoen mundura ekarrita, hamar orduko epea emoten jake parte hartzaileei irudiak hartu eta editetako. Aurten, abenduaren 12an izango da zitea.
Zura bidasoaldeko taldearen 'Kiribil' diskoa zuzenean
2009-11-04 14:42 MusikeaTaldekideak pozik dagoz, oso sentsazino onakaz eta disko barri batean lanean hasteko gogoz. Edozelan be, agur biratxu bat antolatu dabe Gipuzkoan, Nafarroan, Bizkaian eta Iparralden. Danetara, sei kontzertu izango dira.
Munduko sukaldari onenak batuko ditu Donostian 'San Sebastian Gastronomika' biltzarrak
2009-11-04 14:16Donostiako Kursaal Jauregiak munduko sukaldari onenak batuko ditu zemendiaren 23tik 25era bitartean egingo dan 'San Sebastian Gastronomika' biltzarraren barruan. Ekimen horretan izango dira, besteak beste, Adria, Blumenthal, Redzepi, Hattori eta Narisawa japoniarrak edota Dufresne iparramerikarra.
Finalaurrekoen atarian da Bertsolari Txapelketa Nagusia
2009-11-04 13:32 BertsolaritzeaAstegoien bateko atsedenaldiaren ondoren, datorren zapatuan ekingo deutso barriro txapelketeak bere martxeari. Final laurenetan aurrera egitea lortu daben 17 bertsolariei 2005eko 7 finalista (Unai Iturriaga, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze) gehituko jakez, 24 izango dira, beraz, finalaurrekoetan lehiatuko diranak.
Bilboko Udalaren Unamuno eta Blas de Otero sariketatan saritutako euskerazko lan bi argitaratu ditue
2009-11-04 10:37 KultureaPedro Alberdi gipuzkoarrak Miguel de Unamuno saria irabazi eban 2006an 'Carlos esaten zioten gizona' izenburuko lanagaz, eta Fertxu Izquierdo nafarrak 2008ko Blas de Otero poesia saria 'Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek' obreari esker. Lanok Alberdania argitaletxeak argitaratu ditu.
Bilboko 'Berbalagunak', praktiketan hasteko prest
2009-11-04 10:25 Euskerea berbagai'Berbalagunak' egitasmoak helburu bi ditu: Bilboko auzo desbardinetako euskaldunok alkar ezagutzea eta, bestetik, ikasten ari diran ikasleek praktiketako aukera gehiago izatea. Horretarako ekimen nagusi bi antolatu dira: berbataldeak eta euskerearen agendea. Bilboko kasuan, Bilboko AEK-k, Mahatserriko Asapala euskara alkarteak, eta Deustuko Berbaizu euskara alkarteak alkarlanean egiten daben lanaren emoitzea da.







Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...