Bilboko Udalaren Unamuno eta Blas de Otero sariketatan saritutako euskerazko lan bi argitaratu ditue

Bizkaie! 2009-11-04 10:37   Kulturea

Pedro Alberdi gipuzkoarrak Miguel de Unamuno saria irabazi eban 2006an 'Carlos esaten zioten gizona' izenburuko lanagaz, eta Fertxu Izquierdo nafarrak 2008ko Blas de Otero poesia saria 'Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek' obreari esker. Lanok Alberdania argitaletxeak argitaratu ditu.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Alberdania argitaletxeak euskerazko idazlan bi plazaratu barri ditue, saio bat eta olerki-bilduma bat. Lanok Bilboko Udalak antolatutako Miguel de Unamuno saiakera lehiaketako eta Blas de Otero poesia lehiaketako aurreko urteotako irabazleenak dira.

Pedro Alberdi gipuzkoarrak Miguel de Unamuno saria irabazi eban 2006an 'Carlos esaten zioten gizona' izenburuko lanagaz, eta Fertxu Izquierdo nafarrak 2008ko Blas de Otero poesia saria 'Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek' obreari esker.

'Carlos esaten zioten gizona' liburuan, Pedro Alberdi eibartarrak, bere jaioterriko 1950eko eta 1960ko hamarkadetako gizartearen erretratua eskaintzen dau, Mario Onaindia -lehenengo ETAko buruzagia eta gero Euskadiko Ezkerra eta PSOEko politikaria izan zana- ardatz hartuta.

Lanari Miguel de Unamuno sariaren euskerazko modalidadea saria emon eutson epaimahaiaren arabera, 'forman zein edukian kalidade handia dauen lana da'. Miguel de Unamuno Saiakera Saria Bilboko Udalak sortu eban 1999an. Sariak 7.000na euro banatzen ditu euskerazko eta gaztelaniazko modalidadeetan.

Bestalde, Fertxu Izquierdo iruindarraren 'Telebista antenetan atsedena hartzen dute txoriek' lanak Blas de Otero - Bilbo Hiria I. Poesia Sariketea irabazi eban 2008an, euskerazko modalidadean. Unamuno poetearen oroimenari eustea da Udalak bultzatutako sari honen helburu nagusia.

Edizio horretan, epaimahaiak 'oso ondo landuta dagozan ikutu surrealistadun irudien aberastasuna eta samurtasuna' nabarmendu zituan, baita 'eguneroko bizimoduan egon arren, intimidadea eta maitasuna nagusi dirala kalea eta gizartea, gerraren oroimena, munduko gatazka politiko batzuk eta denporearen joana lako gaiak lantzeko'.

Miguel de Unamuno Saiakera Saria Bilboko Udalak sortu eban 1999an. Sariak 7.000na euro banatzen ditu euskerazko eta gaztelaniazko modalidadeetan. Blas de Otero - Bilbo Hiria Saria be Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, poeta bilbotarraren ondarea zaintzeaz arduratzen dan Blas de Otero Fundazinoagaz antolatutakoa. Lehiaketea literatur sorkuntza sustatu eta bilbotarren artean uriko poetarik nabarmenenetako honen lana ezagutarazoteko asmoz eratu zan. Sariak 6.600na euro banatzen ditu gaztelaniazko eta euskerazko modalidadeetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu