Egitarau potoloa Zinebi 51ren aurretik be
2009-11-04 17:38 BarriakKontuak kontu, Pre-ZINEBI 51 ekitaldiak zemendiaren 11n, eguaztena, arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Jorge Gericaechevarriaren gidoiagaz, Daniel Monzonek zuzendutako 'La Caja Kovak' (Espainia, 2007) filmaren aurkezpen eta proiekzinoagaz.
Igaz berrogeita hamargarren urteurrena ospatu ondoren, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak bere ibilbideagaz jarraitzen dau eta aurten, zemendiaren 11tik 22ra, Pre-Zinebi 51 izenpean, 51. edizinoaren programa-hitzaurrea izango dana aurkeztu dabe gaur Bilbon. Pre-ZINEBIko ekimen guztiak dobanekoak izango dira. Beste aldetik, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiaren sarrerak eta abonamenduak Arriaga Antzokian jarriko dira salgai.
Aitagarria, aurten, antxinako Gran Via zine aretoa, zinemaldiaren lehen egoitza, gune barri batek ordezkatuko dauela, Zabalgune Eraikinaren atariak, hain zuzen be, zabala eta erabilera anitzekoa. Hori izango da azaroaren 11tik 21era topaketetarako, hausnarketarako eta ondo pasetako puntu barria.
Kontuak kontu, Pre-ZINEBI 51 ekitaldiak zemendiaren 11n, eguaztena, arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Jorge Gericaechevarriaren gidoiagaz, Daniel Monzonek zuzendutako 'La Caja Kovak' (Espainia, 2007) filmaren aurkezpen eta proiekzinoagaz.
Daniel Monzónek (Palma, 1968) bariku honetan, zemendiak 6, estreinauko dau 'Celda 211' (2009) film luzea. Filmak kritika onak lortu ditu Venezia, Toronto eta Sitgeseko zinemaldietan.
Jorge Guerricaechevarríak (Avilés, 1965), bere aldetik, Alex de la Iglesiagaz lan egin dau bere film ospetsuenetan: 'El día de la bestia' (1995), 'La comunidad' (2000), 'Crimen ferpecto' (2004) eta 'Plutón B.R.B. Nero' (2008-2009) telebistako saioan, hamaika kapitulutan. Pedro Almovarregaz be kolaborau dau 'Carne trémula' (1997) pelikulan.
Beste alde batetik, EIKENek, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Sektoreko Klusterrak, EITBren laguntzinoagaz, ikus-entzunezko produkzinoan lan egin leikien gidoilari adituak trebatzeko asmoz sortutako Gidoi Faktoria Eiken EITB espezializazino programea aurkeztuko dau zemendiaren 12an.
Zinema Eskolen Topaketak be ez dira faltako. EHU-UPVko Arte Ederren Fakultadeak eta Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeak, Erandio-Tartanga GLHBIak eta Claro de Luna Zinema Eskolak, IMVALek eta KINEMAk ikasleen 2009ko lanak aurkeztuko ditue. Proiekzinoak zemendiaren 12an eta 13an izango dira, 20:00etatik aurrera.
II. ZinebiExprees lehiaketan izen-emotea zemendiaren 14an, zapatua, 9:00etatik 11:00etara, Zabalgune Eraikinean izango da. Eskaerak ez dira mugatuak izango. Izen-emoteagaz batera parte-hartzaile bakotxari HDV/DV zinta bat entregauko jako eta 48 ordu izango ditue euren proiektuak amaitzeko. Proiektuak astelehenean, zemendiak 16, arratsaldeko 18.00ak eta 20:00ak bitartean Zabalgune Eraikinean entregau beharko dira. Aurtengo gaia 'Bilbo eta Itsasadarra' da.
Antolatzaileak Bilboko zinema eskolak izango dira: KINEMA, IMVAL, IEFPS-GBLHI Tartanga, Claro de Luna eta EHU-UPVko Arte Ederren Fakultadeak eta Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadea. Bilboko zinema eskolek eguen honetan, zemendiak 6, ate edegiak jardunaldia antolatuko dabe.
Bilboko Gay-Lesbo-Bi-Trans Nazinoarteko Zinemaldiaren txandea, barriz, zemendiaren 14an, 20:00etan, izango da. Proiekzinoen ondoren, Transgaua jaia hasiko da, gaueko 22:30etan. Las Fellinik eta Yogurinha Borovak emonaldi berezia eskainiko dabe.
UNICEF-Euskal Herriak Pre-ZINEBIren barruan, Imanol Arias eta Nacho Duatoren eskutik datorren 'S.O.S. Níger, una emergencia silenciosa' dokumentala aurkeztuko dau zemendiaren 16an, arratsaldeko 20:00etan.
Zine Klub FASek, Begoña Vicario euskal zinemagilearen laguntzinoagaz, Pre-ZINEBIra azken urteotan ZINEBIren edizino bakotxean Zine Klubak emondako sarien erakusketa bat ekarriko dau. Proiekzinoak zemendiaren 17an, arratsaldeko 20:00etan izango dira.
Musikeak be izango dau bere lekua Pre-ZINEBI 51 horretan, izan be, Matt Harding-en kontzretua iragarri dabe zemendiaren 17rako, gaueko 22:00etan. Musikariak bere azken lana 'Hello Afrika' (2008) aurkeztuko dau.
Latinoamerikan memoria eta historia berreskuratuz, emakumeek dokumentatuta, izenpean, Simone de Beauvoir taldeak, Bilboko Emakumeek Egindako Zinearen Erakusketaren antolatzailea, bi luzemetrai dokumental aurkeztuko ditu zemendiaren 18an eta 19an, arratsaldeko 20:00etan: 'El olvido' (Holanda-Alemania, 2007), Heddy Honingmannek zuzendua, eta 'Calle Santa Fe' (Frantzia, 2008), Carmen Castillo txiletarrak zuzendua.
Azken buruan, Caostica kolektiboaren jai bategaz amaituko da Pre-ZINEBI 51. Hitzordua zemendiaren 21ean, 20:00etan izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!