Munduko sukaldari onenak batuko ditu Donostian 'San Sebastian Gastronomika' biltzarrak

Bizkaie! 2009-11-04 14:16

Donostiako Kursaal Jauregiak munduko sukaldari onenak batuko ditu zemendiaren 23tik 25era bitartean egingo dan 'San Sebastian Gastronomika' biltzarraren barruan. Ekimen horretan izango dira, besteak beste, Adria, Blumenthal, Redzepi, Hattori eta Narisawa japoniarrak edota Dufresne iparramerikarra.

Donostiako Kursaal Jauregiak munduko sukaldari onenak batuko ditu zemendiaren 23tik 25era bitartean egingo dan 'San Sebastian Gastronomika' biltzarraren barruan. Ekimen horretan izango dira, besteak beste, Adria, Blumenthal, Redzepi, Hattori eta Narisawa japoniarrak edota Dufresne iparramerikarra.

'San Sebastian Gastronomika" biltzarrak jarraipena emon nahi deutso igaz hamargarren edizinoa bete eban 'Gastronomiako onena' azokeari, eta kalidade, barrikuntza eta profesionalizazino handiagoko proiektua izango da.

Hilario Arbelaitz (Zuberoa), Juan Mari Arzak (Arzak), Karlos Argiñano (Karlos Arguiñano Jatetxe-hotela), Martin Berasategui (Martin Berasategi), Andoni Luis Aduriz (Mugaritz) eta Pedro Subijana (Akelarre) euskal sukaldariak luxuzko anfitrioiak izango dira, munduko leku guztietako sukaldari ospetsuak heltzen diranean, izan be, 12 Michelin izar ditue danetara, baina ez dira bakarrik egongo, euskal chefen belaunaldi barriak be bertan egongo diralako.

Biltzarra zemendiaren 23tik 25era egingo da, eta hiru egun horreetan, Japoniako sukaldaritzeak euskal sukaldaritzan dauen eragina izango dabe aztergai. Biltzarrean, aurten herrialde konbidatua izango dan Japoniako sukaldaritzeari buruzkoa ez eze, beste hiru saio be egingo dira. Batetik, 'Off gastronomika' aldi berean egindako biltzarra izango da, eta bere jarduerak zenbait establezimendutan garatuko dira.

Bestetik, 'Market eremua' 5.000 metro koadroko azokea izango da. Kursaalen egongo da, eta, bertan, produktuak erosi eta hornitzaileakaz ezarri ahal izango dira hartu-emonak. Azokan, 150 erakustoki jarriko dira, eta, euren artean, bost japoniar egongo dira lehen aldiz, bai eta 1.200 marka gastronomiko be.

Azkenik, 'Herri gastronomika' ekimenak sukaldaritzea kalera atara nahi dau. Horretarako, dastaketak, lehiaketak eta jokoak antolatuko dira, sukaldaritzea eta zinea buztartzeko, 'bi arteek lotura estu-estua dabelako uriagaz'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu