Estaduko arte eszenikoen sektorea Bilbon alkartuko da Antzerkiaren Nazinoarteko Egunaren bezperan
2007-03-23 01:00 KultureaEstadu espainiarreko arte eszenikoetako konpainiak batzen dituan alkarte nagusia Bilbon batuko da martiaren 26an, hainbat ekitaldiz osatutako jardunaldi batean. Ekitaldi honeek guztiak Antzerkiaren Nazinoarteko Egunaren bezperan egingo dira, ospakizuna martiaren 27an egingo baita mundu osoan.
Gose taldeak hiru kontzertu emongo ditu Carlinhos Brown kantari brasildarragaz
2007-03-23 01:00 MusikeaKontzertuak maiatzaren 8an Madrileko La Riviera aretoan; maiatzaren 10ean Valladolideko Pisuerga Kiroldegian; eta maiatzaren 26an Segoviako Albuera futbol zelaian izango dira.
Kulturkaria, baliabide eta kultura-eragileen arteko alkargunea
2007-03-22 01:00Lauhilabetekaria alkarrekintzarako espazio zabal legez aurkeztu dabe, baliabide eta kultura-eragileen arteko alkargune eta kultura-dimensino orokorrenak zein momentukoak batuko dituana. Lau hizkuntzatan argitaratuko da: euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Korrikea Euskal Herritik kanpora
2007-03-22 01:00 Euskaldunak munduanAurten, dakigunez, Argentinan, Bartzelonan, Erroman, Irlandan, Madrilen eta Shangain be egingo da Korrikea.
Xabier Altube eta Miguel Sánchez dira Gabriel Aresti XXIV. Ipuin Lehiaketearen irabazleak
2007-03-22 01:00 sariak-autortzakXabier Altube aretxabaletarra, ‘Aldaera 01’ lanagaz, eta Miguel Sánchez murtziarra, ‘Ojos de color ámbar’ ipuinagaz, izan dira Gabriel Aresti XXIV. Ipuin Lehiaketearen irabazleak, euskerazko eta gaztelaniazko modalidadeetan, hurranez hurran.
'Etxe' bidea eginez dabil
2007-03-22 01:00 MusikeaAbizenaren laburdurea erabili dau Iñaki Etxezarragak lehenengo diskoa, ‘Bidea eginez’, atarateko. Bakarlari legez aurkeztu arren, ‘betidanik nigaz jo izan daben lagunek osotzen dabe taldea’.
OST bermeotarrak barriro ekinean
2007-03-21 01:00 MusikeaLaukoteak doinu indartsuak batu eta, luzaroan lanik atara barik egon ostean, barriro be martxeari ekitea erabagi dau 'Osinate' diskoagaz.
Berrizko Udalak udal informazinoa euskera hutsean jaso gura daben herritarren datuak batuko ditu
2007-03-20 01:00 Euskerea berbagaiHerritarren datuak batuko dituan programa informatikoa martxan dago honezkero. Hasieran, gehien erabilten diran udal agiriak jasoko ditue euskera hutsean eta elebidun eta, apurka-apurka, danak, beti be eskaera muetearen arabera.
Bernardo Atxaga: ‘hizkuntzeari, erabilereak emoten deutso baliorik handiena’
2007-03-20 01:00 Euskerea berbagai‘Antzarak, zenbakiak eta letrak’ berbaldiaren tituluari jarraituta, antzar baten hegaldiaren ikuspegia, Andoainetik Asteasura, jarraitu eban Atxagak astegoienean Asteasun egindako Euskaltzaindiaren sarrera-berbaldian.
Euskerazko lekuan lekuko bost telebistek akordioa sinatu dabe Hamaika taldeagaz
2007-03-20 01:00Goiena Telebista, Tolosaldeko Komunikabideak, Urola Kostako Komunikabideak, Goierri Ikuskari eta Oizmendi Telebista dira hitzarmena sinatu daben telebistak.
Opentrad-ek 'Consumer' aldizkariaren eta EiTB24-ren corpusak erabiliko ditu itzulpen automatikoa hobetzeko
2007-03-20 01:00 Euskerea berbagaiEstadu espainiarreko hizkuntza ofizialen artean (gaztelania, katalana, galegoa eta euskerea) kode edegiko itzulpen automatikorako sistema bat aurkeztu eban joan dan urtean Opentrad partzuergoak (www.opentrad.org), eta orain, barriz, Eroski Fundazinoagaz eta EiTBnet-egaz alkarlana iragarri dau, sistemea hobetzeko ahaleginean.
Euskaltzaindiak eta Elhuyar Fundazinoak euskerearen normalizazinoan alkarlanean ekiteko hitzarmena sinatu dabe
2007-03-19 01:00 Euskerea berbagaiHitzarmena Elhuyar Fundazinoaren egoitzan sinatu dabe, Usurbilen, erakunde bietako ordezkariek: Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jose Mari Rodriguez Ibabe Elhuyar Fundazioko presidenteak.
‘Max Beckmann: akuarelak eta pastelak’ eta ‘Errusia!’ erakusketek arrakastea izan eben igaz
2007-03-19 01:00 KultureaNazinoarte mailan bisita gehien jaso dabezan erakusketak nabarmentzen dituan 'The Art Newspaper' aldizkari britainiarrak urtero argitaratzen dauen zerrendean jaso ditu Guggenheim Bilbao Museoak 2006an aurkeztutako erakusketak.
Ardao-dastaketak txoko eta alkarte gastronomikoetan
2007-03-19 01:00 Jan edanakEusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila Euskadiko ardaoen dastatzeak sustatzeko programea jarri dau martxan txoko edo alkarte gastronomikoetako bazkideen artean, txakolina eta Arabar Errioxako ardaoa adituen artean ezagutarazoteko helburuagaz.
Segundoan 680.000 miloe eragiketa matematiko egiten dituan ordenagailua erosi dau EHUk
2007-03-19 01:00Erosketearen helburua unibersidadeko ikertzaileek nazinoarte mailan puntako ikerketa proiektuak egiteko lehen mailako tresna bat eukitea da.
Raneron Korrikako testiguaren itxurako mendi-postontzia jarriko dau Karrantza Harana Mendi Taldeak
2007-03-16 01:00Korrika 15 Karrantzan hasten dala-eta, bere oroimenez egindako ekimena da. Karrantza Harana Mendi Taldeak bere lehen mendi-postontzia jarriko dau datorren domekan, martiak 18, Ranero Hatxean. Mendi-postontzi berezia izango da, kanpotik ikusita Korrikako testiguaren antzekoa izango baita. Mendi taldeari Korrikari laguntzeko otu jako ekimena.
Bernardo Atxaga euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egingo dau astegoienean
2007-03-16 01:00 Euskerea berbagaiAsteasun egingo dau berbaldia ‘Antzarak, zenbakiak eta letrak’ izenburupean, zapatuan, martiak 17, goizeko 11:30ean.
EHUk tona erdi CD eta DVD birziklatu ditu urte batean
2007-03-15 01:00Euskal Herriko Unibersidadea CD eta DVDak birziklatzeko zerbitzuari (Cederikar programeari) batu jakon lehenengo erakundeetako bat izan da eta urte batean tona erdi bat CD eta DVD birziklatzea lortu dau, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.
Bilboko olerkariaren Pariseko egonaldia aztertuko dau Blas de Otero egunaren VIII. edizinoak
2007-03-15 01:00 jardunaldiakBlas de Oteroren eguna Bilboko Udalak uriko hiru idazle unibersalenen (Miguel de Unamuno, Gabriel Aresti eta Blas de Otero) memorian ezarri dituan ekitaldien barruan kokatzen da eta hiru jardunaldiok euren jaiotze egunetan ospatzen dira.
Bermeon, biztanleen % 60k euskerea darabil kalean
2007-03-15 01:00 Euskerea berbagaiAdinari jagokonez, edadeko bermeotarrek erabilten dabe gehien euskerea, % 80 inguruk; umeak dira bigarren, ia % 70ek erabilten dabelako; ostean, helduak: bitik batek egiten dau euskeraz kalean; eta, azkenik, gazteak dagoz, gitxien erabilten dabenak, % 36ko portzentajeagaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...