Antzerkiola Imajinarioa izango da Bilboko BAD jaialdiaren atariko ekitaldiaren protagonistea
2007-10-19 11:06 KultureaAntzerkiola Imajinarioak bere lau lan esanguratsu eskainiko ditu Bilboko La Merced aretoan urriaren 20tik 26ra bitartean, 20:00etan hasita. Obrak, ‘Au Revoir Triunfadores!’, ‘Yuri Sam’, ‘Kaputen Kanta’ eta ‘8 olivettis poéticos’ izango dira, azkena berenberegi BAD jaialdirako berreskuratua.
Antzerkiola Imajinarioak bere lau lan esanguratsu eskainiko ditu Bilboko La Merced aretoan urriaren 20tik 26ra bitartean, 20:00etan hasita. Obrak, ‘Au Revoir Triunfadores!’, ‘Yuri Sam’, ‘Kaputen Kanta’ eta ‘8 olivettis poéticos’ izango dira, azkena berenberegi BAD jaialdirako berreskuratua.
Denporaldi labur honen ondoren, BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eskutik, bederatzigarren edizinoa ospatuko dau urriaren 26tik zemendiaren 4ra bitartean.
Gauzak holan dirala, oraingoan, BAD ez eze, atariko BAD be egongo da, BAD jaialdia hasi baino astebete aurretik. Aurten egingo da lehenengoz, eta zazpi ekitaldi izango dira.
Antzerkiola Imajinarioaren monografikoa izango da datorren astean. Euskal antzerkigintza garaikidean erreferentziako konpainia honek emongo deutso hasierea atal honi eta hurrengo urteetan beste konpainia batzuek izango dabe lekua. Astean zehar Antzerkiola Imajinarioak bere antzezlan esanguratsuenak taularatuko ditu; horreetako batzuk jaialdi honetako aurreko edizinoetan ikusgai egon ziran.
Konpainiak euskal antzerkigintzan eta atzerrian (Kairotik Mexikora) egin dauen hamar urteko ibilbidea erakutsiko dau. Antzerkiola Imajinarioarentzat garrantzitsua izan da hasiera-hasieratik gaur egungo gaiak taularatzea, hau da, edonori pasetan jakozanak, baina orijinaltasun puntu bategaz (kodea eta hizkuntzea). Esaterako, ohikoena bada protagonistea eta antagonistea egotea, arazoa beti inorena izatea, eurak saiatzen dira jentearen barruko gatazkea kanporatzen.
Horrezaz gan, aurkezpen foroa egiteko asmoa dago, konpainiaren ibilbidea azaltzeko eta ikusleakaz berba egin ahal izateko. Antzerki taldeak egin dauen lan gogorra eta bizi izan dituan gorabeherak ezagutarazo nahi dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!